Kataluniako Egun Nazionala
Wikipedia(e)tik
Kataluniako Egun Nazionala (katalanez Diada Nacional de Catalunya edo laburtuta Diada) urtero ospatzen da irailaren 11n, 1714an Espainiako Oinordetzaren Gerra bitartean gertatutako Bartzelonaren erorketa gogoratuz.
1980an festa nazional izendatu zuen Kataluniako Parlamentuak.
2012an egun honetan bertan "Catalunya, nou estat d'Europa" manifestazio historikoa burutu zen, Kataluniaren independentzia eskatu zelarik.