Kataluniako Ezker Errepublikanoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kataluniako Ezker Errepublikarra
Esquerra Republicana de Catalunya (ERC)
BuruzagiaMarta Rovira
Sorrera1931
Egoitza nagusiaBartzelona
Ideologia politikoaEzkerrekoa, errepublikarra, kataluniar abertzaletasuna eta katalanista
Nazioarteko kidetzaEuropako Aliantza Librea
www.esquerra.cat

Kataluniako Ezker Errepublikarra (ERC) (katalanez, izen ofiziala, Esquerra Republicana de Catalunya) Katalunia eta Katalan Herrietako alderdi politiko ezkertiar, errepublikar eta independentista da.

2011tik alderdiko presidentea Oriol Junqueras da, idazkari nagusia berriz Marta Rovira. Egoitza nagusia Bartzelonan dute.

Historia

Alderdia 1931ko martxoan sortu zuten Sants auzoan (Bartzelona), Francesc Macia lehen presidentea zela. Urte hartako hauteskundeak irabazita, Macià Generalitateko presidente izatera iritsi zen. Maciá bi urte geroago hil zen, eta Lluis Companys alderdikideak karguan ordezkatu zuen 1938 arte, Francisco Francok errepublikako instituzioak bertan behera utzi zituenean.

Francoren diktadura bukatu ondoren, 2000. urtean "Esquerra Republicana del País Valencià" (ERPV) alderdia sortu zuten ERCko federazio valentziarra eta "Front pel País Valencià" taldeek bat eginda. Ordutik hona 3.000-15.000 boto bildu izan dituzte hauteskundeetan, emaitzarik hoberenak 2004ko Europako Legebiltzarrerako lehian lortuta.

Bestela, 2003an ERCk Kataluniako gobernuan sailburuak (8) izan zituen lehen aldiz, PSC lehendakaritzan zela. 2006ko gobernuan berriro sartu ziren, 5 ordezkarirekin.

2011ko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeetan 219.173 boto eta 10 eserleku lortu zituen. Aldiz, 2012ko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeetan 496.292 boto eta 21 eserleku lortu zituen.

Alderdiko agintariak

Presidenteak

Zenbakia President Bizitzaren urteak Agintaldiaren urteak
1 Francesc Macià i Llussà 1859-1933 1931ko otsailaren 22a - 1933ko abenduaren 25a
2 Lluís Companys i Jover 1882-1940 1933ko abenduaren 25a - 1934ko urriaren 6a
3 Carles Pi i Sunyer 1888-1971 1934ko urriaren 6a - 1936ko maiatzaren 11a
4 Lluís Companys i Jover 1882-1940 1936ko maiatzaren 11a - 1940ko urriaren 15a
5 Josep Tarradellas 1899-1988 1940-1989
6 Heribert Barrera i Costa 1917-2011 1993-1995
7 Jaume Campabadal 1899-1989 1995-1996
8 Jordi Carbonell 1924- 1996-2004ko uztaila
9 Josep Lluís Carod-Rovira 1952- 2004ko uztaila - 2008ko ekaina
10 Joan Puigcercós i Boixassa 1966- 2008ko ekaina - 2011ko irailaren 17
11 Oriol Junqueras 1969- 2011ko irailaren 17 - gaur egun

Idazkari nagusiak

  1. Joan Lluís Pujol (1931-1931)
  2. Josep Tarradellas (1931-1932)
  3. Joan Tauler (1932-1938)
  4. Josep Tarradellas (1938-1957)
  5. Joan Sauret (1957-1976)
  6. Heribert Barrera (1976-1987)
  7. Joan Hortalà (1987-1989)
  8. Àngel Colom (1989-1996)
  9. Josep Lluís Carod-Rovira (1996-2004)
  10. Joan Puigcercós (2004-2008)
  11. Joan Ridao (2008-2011)
  12. Marta Rovira (2011-gaur egun arte)

JERC

Joventuts d'Esquerra Republicana de Catalunya (JERC) alderdiaren adar gaztea da, gaur egun 14 eskualdetako federaziotan banatuta dagoena: Alt Pirineu, Baix Llobregat, Barcelona, Camp, Catalunya Central, Catalunya Nord, Comarques Gironines, Illes Balears i Pitiüsses, Maresme-Barcelonès Nord, País Valencià, Penedès-Anoia, Ponent, Terres de l'Ebre eta Vallès.

Kanpo loturak