Kataluniako Mankomunitatea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kataluniako Mankomunitatea (katalanez Mancomunitat de Catalunya) Lliga Regionalista alderdi politikoaren buruzagia zen Enric Prat de la Ribak bultzaturiko kataluniar erakunde bat izan zen.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enric Prat de la Ribak lehenbiziko aldiz 1907an eskuratu zuen Bartzelona Probintziaren Aldundiko bere presidentzia kargutik Kataluniako lau probintzietako aldundien bateratze proiektua bultzatu zuen: Bartzelona, Girona, Lleida eta Tarragona.

1911 eta 1913an Espainia Gobernuarekin negoziaketak hasi ziren, Eduardo Dato politikari kontserbadoreak helburu erabat administratiboentzako lau aldundien bateratzea baimentzen zuen Errege Dekretua promulgatu zuelarik. 1813ko abenduaren 18an Espainiako erregeak Probintzia Mankomunitateen Errege Dekratua sinatu zuen. Nahiz eta lege hau Espainiako probintzi guztiei ezarri ahal izan, azkenik kataluniar probintziek bakarrik erabilia izan zen, honela bada, Kataluniako Mankomunitatea osatu zen.

1914ko apirilaren 6an Enric Prat de la Riba Mankomunitate honetako presidentea bilakatu zen, era berean Bartzelonako Aldundiko eta Lliga Regionalista alderdiko presidentea ere bazelarik. Bere Estatutoaren arabera, Kataluniako Mankomunitatea Batzar Nagusi batez eratuta zegoen, hau lau aldundietako 96 aldunez osaturik zegoelarik; Presidentziaren buru Bartzelonako Aldundia zen; eta bere Kontseilu iraunkorra lau kontseilaritza hauekin osatzen zen: Bideak eta Portuak, Kultura eta Heziketa, Nekazaritza eta Baso Zerbitzuak, Onegintza eta Osasuna, Hidraulika Lanak eta Trenbideak, Telefonoak, Gizarte Politika, eta Ogasuna. 1914ko apirilaren 6an eratu zen.

Halere, makomunitateek ez zuten lege ahalmenik. Berezko baliabiderik ere ez zuten, berau osatzen zuten lau aldundiez besterik ez baitzen osatzen. Hala eta guztiz, Kataluniako Mankomunitateak lan kopuru handia garatu zuen. Udalen laguntzaz azpiegituren hobekuntza bultzatu, telefono sarea zabaldu, ur edangarriaren hornikuntza hobetu, heziketa profesionala bultzatu, Institut d'Estudis Catalans erakundea eta Kataluniako Liburutegia bultzatu, liburutegi sarea bultzatu, Fabra behatokia eraiki, Pompeu Fabrak bultzatutako ortografia araudia onartu eta pedagogia berriztapena sustatu zituen.

Berez ez zuten lege ahalmena lortu naizik, Lliga Regionalista alderdiko Francesc Cambó buruzagiak 1919ko Kataluniako Autonomia Estatutuaren Proiektuaren idazketa bultzatuarazi zuen. 1919ko urtarrilaren 26an Mankomunitateak eta kataluniar legebiltzarkideek idatzitako estatutu hau onartu egin zen, baina ondoren Espainiar Gorteek atzera bota zuten.

Enric Prat de la Ribak 1914tik 1917ko bere heriotzara arte Enric Prat de la Riba presidentea izan zen, une hartan Josep Puig i Cadafalch presidente berria bihurtu zen, honek aurrekoak hasitako lana jarraitu zuelarik. Baina 1913an Primo de Riveraren Diktadura ezartzeak erakundearen desagertzea ekarri zuen. Urte hartan bertan Puig i Cadafalch kargutik kendua izan zen, eta 1925an bere ondorengoa izan zen Alfons Salak erakundearen behin betiko desagertzea prestatu zuen.

Kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]