Kataluniaren independentziari buruzko galdeketa Arenys de Munten
Kataluniako independentziari buruzko Arenys de Munteko galdeketa Autodeterminazioaren aldeko Arenyseko Mugimenduak (MAPA) bultzatutako udalerri mailako herri-galdeketa bat izan zen. Galdeketa 2009ko irailaren 13an gauzatu zen Arenys de Munten (Maresme, Katalunia). Galdeketa horretan honako galdera egin zitzaien Arenyseko biztanleei: «Ados al zaude Katalunia zuzenbide Estatu independente, demokratiko eta sozial bat bilakatzearekin, Europako Batasunaren barruan?»[1].
Arenys de Munteko galdeketa Kataluniako independentziari buruzko lehenengo herri galdeketa izan zen, baina atzetik 300 udalerritan antzeko ekimenak burutu zituzten 2009ko amaieratik 2010 bitartean.
Eduki-taula |
Emaitzak [aldatu]
| 2009ko irailaren 13ko independentziari buruzko galdeketa | ||||
|---|---|---|---|---|
| Bozka aukerak | Botoak | Portzentaia | ||
| 2.569 | %96,2 | |||
| 61 | %2,3 | |||
| Zuri | 29 | %1,1 | ||
| Baliozko botoak | 2.659 | %99,6 | ||
| Bozka baliogabeak | 12 | %0,4 | ||
| Guztira | 2.671 | %100 | ||
| Parte hartzea | %41,0 | |||
| Hautesleak | 6.517 | |||
| Iturria: Llibertat.cat, 3cat24.cat | ||||
Beste udalerri batzuetan [aldatu]
Epeka, 300 udalerri baino gehiagotan antolatu dituzte ezaugarri bereko erreferendumak:
- 2009ko irailaren 13an: Historiako lehenengo erreferenduma Arenys de Munten.
- 2009ko irailaren 12an bigarren herri kontsulta Sant Jaume de Frontanyàn eta hurrengo egunean Katalunia osoko beste 166 udalerritan.
- 2010eko otsailaren 28an: Hirugarren epea, 80 udalerritan kontsulta eginez.
- 2010eko apirilaren 24an Esparregueran eta biharamunean 210 udalerritan, bai eta Kataluniatik kanpo ere (Herbehereak, Irlanda, Quebec, Suitza eta Hanburgon).
- 2010eko maiatzaren 30ean: Sabadellen.
- 2010eko ekainaren 20an: Bosgarren epea 48 udalerritan.
- 2010eko uztailaren 18an: Puigcerdàn eta Mollet de Peraladan.
- 2010eko abuztuaren 26an: Bell-lloc d'Urgellen.
- 2010eko urrian: Tarragona, Rubí eta Gavàn, baita AEBetan ere.
- 2011ko apirilaren 10ean: Bartzelonan.
Erreferentziak [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Katalanez) Galdeketaren antolatzaileen webgunea