Katanga

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Katanga
Katanga Hills.jpg
Katanga-ko armarria
Armarria
Mapa

Democratic Republic of the Congo - Katanga.svg

Informazio orokorra
Izen ofiziala Province du Katanga
Estatua  Kongoko Errepublika Demokratikoa
Hiriburua Lubumbashi
Herri populatuena Lubumbashi
Agintaria Moïse Katumbi Chapwe
Geografia
Eremua 496.871 km²
Koordenatuak 11°8′0″S 27°6′0″W / 11.13333°S 27.10000°W / -11.13333; -27.10000Koordenatuak: 11°8′0″S 27°6′0″W / 11.13333°S 27.10000°W / -11.13333; -27.10000
Biztanleria
Biztanleria 5.608.683 bizt (2010)
Dentsitatea 11,29 bizt/km²
Herritarra katangar
Web orrialdea
www.katanga.cd

Katanga Kongoko Errepublika Demokratikoko hegoaldeko eskualdea da, Tanganika aintziraren, Zambiaren eta Angolaren artean dagoena. 496.887 km² eta 5.608.683 biztanle (2010) ditu. Hiri nagusiak: Lubumbashi, Kolwezi eta Likasi. Aberastasun handiak daude lurpean: kobrea, kobaltoa, uranioa, zinka, burdina, zilarra, urrea, eztainua eta manganesoa. Upemba eta Kundelunge parke nazionalak daude eskualde horretan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belgikako administraziopean egon zen 1885. urtetik aurrera, eta independentzia-saio ugari izan zen harrezkero. 1960. urtean Kongok independentzia eskuratu zuenean, Shabako eskualdeak Kongotik bereizi nahi izan zuen, Moise Tshombe buru zuela. Shabako independentziaren aldeko askok Angolara erbesteratu behar izan zuten, Kongoko, Belgikako eta Nazio Batuetako militarrek auzian esku hartzea erabaki zutenean. 1977. urtetik aurrera eraso ugari antolatu dituzte Shabako independentziaren aldekoek Angolatik bertatik, arrakastarik gabe.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]