Kate Winslet

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kate Winslet
Kate Winslet
Datu pertsonalak
Izen osoa Kate Elizabeth Winslet
Jaio 1975eko urriaren 5a
Reading, Berkshire ( Erresuma Batua)
Lan nabarmenenak Sense and Sensibility
Titanic
Sariak Oscar Saria (2008)
IMDB IMDBko fitxa

Kate Elizabeth Winslet, (Reading, 1975eko urriaren 5a - ), ezagunagoa Kate Winslet izenaz, noizean behin abestu ohi duen aktore britainiarra da. Oscar saria, bi Urrezko Globo, bi BAFTA sari, Aktoreen Sindikatuko bi sari, Bambi saria, europar zinemaren saria eta Grammy bat.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katen gurasoak Roger Winslet eta Sally Bridges-Winslet izan ziren eta antzerkian egiten zuten lan. Senideak Anna Winslet, Joss Winslet eta Beth Winslet ziren eta bera bigarrena izan zen haien artean.

11 urte zituenean hasi zituen ikasketak Redroofs Theatre Schoolen, Maidenhead (Berkshire).

12 urterekin agertu zen lehen aldiz telebistan, iragarki batean.

1991n, telebistan murgildu zen BBCren Dark Season seriean; ondoren etorriko ziren Anglo-Saxon Attitudes telefilma (1992), ITVrako Get Back edo, 1993an, Casualty seriean egingo zuen atal bat.

1994an, Peter Jackson zuzendariak eman zion lehen aukera zineman, Heavenly Creaturesen Julieten papera egiteko.

1995ean, Sense and Sensibility etorri zen Ang Leeren zuzendaritzapean. Katek Marianne Dashwooden papera egingo zuen hartan.

1996an, Thomas Hardyren lanean oinarritutako Juden egin zuen lan eta Sue izan zen, arazoz lepo zebilen bi umeren ama zen emakumea

Kenneth Branaghek deitu zion Hamleten Ofeliaren papera egiteko, Danimarkako printze batez maiteminduta zegoen emakumea, erotuko zena eta heriotza tragikoa izango zuena.

Garai hauetan lortu zituen BAFTA eta Aktoreen Sindikatuaren saria eta Sense and Sensibility egindako lanagatik Oscar sarietarako lehen nominazioa izan zuen. Mira Sorvinok kendu zion hura, baina Katen izenak ospea lortuta zuen.

Kate Winslet

Titanic[aldatu | aldatu iturburu kodea]

James Cameron zuzendariak Titanic-en gidoia bidali zion. Erabaki aurretik, Kate bere laguna zen Emma Thompsonekin bildu omen zen eta begiak itxita onartu behar zuela hura aholkatu omen zion honek. Horrela egin zuen eta bi estudio handiek ekoiztutako filmean sartu zen Kate. Kathy Bates, Billy Zane, Leonardo DiCaprio, Frances Fisher eta Gloria Stuart izango zituen ondoan eta Oscar sarirako izendatu zuten lan harengatik. Titanic-ek izendapen asko irabazi zituen, baina Katena ez zen aurrera atera.

Kate, izarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katek geldiune bat egitea erabaki zuen eta bere senarra zen Jim Threapletonekin harremana zaintzea. Ezezko borobila izan zuten Shakespeare in Love edo Ana eta erregea filmek eta Gwyneth Paltrow eta Jodie Fosterrek egin zuten beretzat pentsatuta zegoen lana.

Jane Campion zuzendariak ekarri zuen berriro zinera Holy Smoke (1999) filmean, sekta batek harrapatutako neska baten papera egin zuelarik.

2000.eko urriaren 12an, alaba jaio zitzaion, Mia Threapleton. Listen to the Storyteller editatu zuen eta Grammy saria lortu zuen harekin (Best spoken-word album for children).

2001ean ere Erresuma Batuan abesti ezagun bat izan zuen: What If?'. A Christmas Carol filmean agertzen zen eta bere ahotsa jarri zuen bertan.

Madeleine izan zen Quills filmean eta Aktoreen Sindikatuaren sarirako izendatu zuten.

Dibortziatu eta Sam Mendesekin hasi zen harremanetan.

Iris filmean, Alzheimerrak Iris Murdoch idazlea harrapatu eta haren bizipenak azaldu zituen. Berriro akordatu ziren harekin Oscar sarietan.

Enigma ere egin zuen, nazien komunikazioak deskodetzen zituen makinaren izen bera duen filma. Hau eta The Life of David Gale bukatu zituenean, berriro egin zuen geldialdia, amatasunaz disfrutatu nahi zuelako. 2003an jaio zen bere semea: Joe Alphie Winslet-Mendes.

Berriro lanean, bi pelikula berri estreinatu zituen. Finding Neverland filmean alargun baten papera egin zuen. Heriotzera eramango zuen gaixotasunak harrapatu zuenean, sufrimenduari ekidin nahian, ez zuen medikuen ahaleginik onartu nahi izan eta aldarte hau antzeztu zuen Katek. Eternal Sunshine of the Spotless Mind filmean, berriz, Clementine pertsonaiaren erregistro ezberdinak erakutsi zituen. Berriro izendatu zuten sari ugaritarako eta berriro alde egin zion Oscarrak, baina garaiko aktore hoberenetako zela garbi geratu zen.

2006an, Little Children estreinatu zuten eta berriro izan zituen sari ezberdinetarako izendapenak.

2008an, Sam Mendes senarraren Revolutionary Road egin zuen Leonardo DiCapriorekin. Urte berean estreinatu zuten The Reader Stephen Daldryren gidaritzapean. Bi Urrezko Globo irabaziko zituen gau berean

2009ko otsailaren 22an irabazi zuen bere lehen Oscar saria, The Reader filman egindako lanagatik.

2010eko martxoaren 15ean, Kate eta Samek banantzekotan zeudela azaldu zuten.

Filmagintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia
1991 Dark Season (Telebista) Reet
1994 Heavenly Creatures Juliet Hulme
1995 A Kid in King Arthur's Court Princess Sarah
Sense and Sensibility Marianne Dashwood
1996 Jude Sue Bridehead
Hamlet Ophelia
1997 Titanic Rose DeWitt Bukater
1998 Hideous Kinky Julia
1999 Faeries Brigid
Holy Smoke! Ruth Barron
2000 Quills Madeleine 'Maddy' LeClerc
2001 Enigma Hester Wallace
Christmas Carol: The Movie Belle
Iris Iris Murdoch gaztea
2003 The Life of David Gale Bitsey Bloom
2004 Eternal Sunshine of the Spotless Mind Clementine Kruczynski
Finding Neverland Sylvia Llewelyn Davies
2005 Romance & Cigarettes Tula
2006 All the King's Men Anne Stanton
Little Children Sarah Pierce
Flushed Away Rita
The Holiday Iris Simpkins
2008 Revolutionary Road April Wheeler
The Reader Hanna Schmitz

Oscar Sarietarako izendapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Kate Winslet