Harizpi bikoitzeko erretrotranskribatutako DNA birus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Harizpi bikoitzeko erretrotranskribatutako DNA birus
Sailkapen zientifikoa

Azpibanaketa

Harizpi bikoitzeko erretrotranskibatutako DNA birusa, edo kbDNA-AT birusa, bere genoman kate bikoitzeko DNA duen birusa da, zelula ostalarian alderantzizko transkripzioaren bidez ugaltzen dena, hau da, DNAzko moldetik abiatuta tarteko RNA eratuz. Baltimoreko sailkapeneko VII. taldeko birusak dira.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Birus partikuletan dagoen DNAzko genoma bi modutan transkribatzen da kutsatutako zelulan:

  • RNA mezulariaren bidez, proteina birikoak sintetizatzeko.
  • RNA aurregenomikoaren (ARNmc+) bidez, genoma ugaltzeko.

Birusak kodetutako alderantzizko transkriptasak RNA aurregenomikoa erabiltzen du molde gisa birusaren DNA genomikoa sortzeko.

Proteinen sintesia: dsDNA → mRNA → proteinak
Genomaren ugalketa: dsDNA → (+)ssRNA → RNA/DNA → dsDNA
Entzimak: Kutsatutako zelularen RNA polimerasak.: dsDNA → mRNA, dsDNA → (+)ssRNA
Birusak kodetutako alderantzizko transkriptasa: (+)ssRNA → RNA/DNA → dsDNA

Xehetasun gehiagoz, birusaren ugalketak honako etapa hauek ditu:

kbDNA-AT birus baten ugalketaren eskema.
  • Birusaren DNAren sarrera nukleoan eta konponketa zelula ostalariaren konponketa mekanismoaren bidez.
  • DNAren transkribapena kate bakarreko RNA positiboan (ARNmc+) eta RNA mezularian (mRNA).
  • RNA mezulariaren itzulpena zitoplasman, non proteina birikoak ekoitzi eta metatzen diren, horien artean alderantzizko transkriptasa.
  • Proteina birikoen elkarreragina kate bakarreko RNA positiboarekin, protobirioien elkarketa, eta RNAren alderantzizko transkribapena birioien barnean RNA/DNA konplexu batean alderantzizko transkriptasaren bidez.
  • Birioiaren azken helketa eta irteera, gemazio bidez Hepadnaviridaeren kasuan.

Genoma partzialki kate bikoitzekoa den DNAzko molekula zirkular eta ez kobalenteki itxi bat izan daiteke. 3,2 base pareko luzerarekin (Hepadnaviridae), edo baita kate bikoitzeko DNA molekula bat ere, bi kateetan ezjarraikortasunak dituena, 8 base pareko luzerarekin (Caulimoviridae)

Espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde honek bi familia ditu: Hepadnaviridae, ornodunak kutsatzen dituena eta B hepatitisaren birusa barne duena, eta Caulimoviridae, landareak kutsatzen dituena eta azaloreko mosaiko birusa barne hartzen duena.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]