Kateb Yacine

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kateb Yacine

Kateb Yacine (Konstantina, 1929 - 1989) aljeriar olerkari, eleberrigile eta antzerkigilea izan zen, frantsesez idazten zuena. Aljeriako Independentziaren Gerrak eragin handia izan zuen haren lanetan eta, oro har, Aljeriako bizimodua agertu zuen lan horietan. Bere lehen eleberria, Nedjma, 1956an argitaratu zuen; lan hartan Frantziaren mendeko Aljeriako gizartearen egoera eta klanen arteko bereizketa eta indarkeria agertu zuen, tarteka elezaharrak eta agertzen direla. Kronologia-gorabehera handiak eta kontalari ugari dira eleberri horretan; kontaera horrek eragin handia izan du Marokoko idazle gazteengan. Eleberri haren ondorengo beste lan batzuetan gai hura bera landu zuen, Aljeriako bizitza, alegia, bai gizarte-ikuspegitik eta bai nazio-ikuspegitik; baita bizitza pribatuaren ikuspegitik ere. Azken lanetan langileriaren eta kapitalismoaren arteko borroka islatu zuen, batez ere. Lan nagusiak: Soliloques (1946), La cercle des représailles (1959), Le Polygone étoilé (1966), L´Homme aux sandales de caoutchouc (1970).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kateb Yacine Aldatu lotura Wikidatan