Katedra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Los Angelesko katedralaren katedra modernoa.

Katedra (latinez: Cathedra, "aulki", antzinako grezierazko καθέδρα, kathedra, "eserleku"tik ekarria) erromatarren aulkia izan zen, antzinako greziarren klismos aulkiaren ereduaren arabera egina, baina hura baino sendoagoa eta astunagoa. Hasierako kristauen elizetan aldarearen atzean jartzen zen katedra, apezpikuaren trono gisa. Geroago apezpikuaren eliza nagusiari katedrala izena ematen zitzaion. Ex cathedra (“eserlekutik edo tronotik”) esapidea erabili izan du Eliza Katolikoak Aita Santuak fedeaz eta moralaz agerpen gorenak egiten dituenean.

Izena handik kargu zibiletara pasa eta, Espainiako unibertsitateetan, goi mailako irakasle kargua adierazteko erabiltzen baitute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Katedra Aldatu lotura Wikidatan


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.