Katharina Blumen ohore galdua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Katharina Blumen ohore galdua
Egilea Heinrich Böll (1974)
Generoa Eleberria
Datuak
Jatorrizko izenburua Die verlorene Ehre der Katharina Blum oder: Wie Gewalt entstehen und wohin sie führen kann
Urtea 1974
Jatorrizko hizkuntza alemana
Herrialdea  Alemania
OCLC 59145306
Euskaraz
Izenburua Katharina Blumen ohore galdua, edo nola sortu eta nora eraman dezakeen indarkeriak
Itzultzailea Pello Zabaleta
Argitaratzailea Elkar (1989)
Bilduma Erdal literatura
Orrialdeak 127
ISBN ISBN 9788475296715

Katharina Blumen ohore galdua, edo nola sortu eta nora eraman dezakeen indarkeriak (Die verlorene Ehre der Katharina Blum oder: Wie Gewalt entstehen und wohin sie führen kann, alemanez) Heinrich Böllek 1974an argitaratutako eleberria da.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Liburuaren argumentua prentsa sentsazionalistaren jardueran eta Armada Gorriaren Frakzioa taldeak sortutako izu-giroan du oinarria. Protagonista, Katharina Blum, neskame bat da eta egunkari sentsazionalistako kazetari batek eta polizia-ikerketa batek hondatzen diote bizitza, berataz maiteminduta dagoen gizonari polizia segika ibili baitzen, banku-lapurreta dela eta. Azkenean, Katharinak kazetaria hil egiten du, elkarrizketa bat egiteko bere etxera gonbidatzen duenean. Eleberriaren kazetak —Egunkaria izenekoa (Die Zeitung, jatorrizkoan)—, gaur egungo Bild Zeitung egunerokoaren antz handia du.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Katharina Blum: Neskame dibortziatua.
  • Ludwig Götten: Ustezko gaizkilea. Katharina berataz maitemintzen da.
  • Else Woltersheim: Katharinaren amabitxi eta laguna. Katharina eta Ludwig bere etxean antolatuko festan maitemindu ziren.
  • Werner Tötges: Kazetari sentsazionalista.
  • Erwin Beizmenne: Polizia kriminaleko buruzagi nagusia.
  • Walter Möding: Polizia kriminaleko komisari burua.
  • Peter Blum: Katharinaren aita. Katharinak sei urte zituenean hil egin zen .
  • Maria Blum: Katharinaren ama. Istorioa aimaierara hurbildu zenean hil egin zen .
  • Kurt Blum: Katharinaren neba. Gartzelan dago.
  • Wilhelm Brettloh: Katharinaren senar ohia.
  • Blornatarrak: Katharinaren nagusiak.
    • Trude Blorna: Arkitektoa, "Trude gorria" izengoitia zuena ikasle garaietan.
    • Hubert Blorna: Truderen senarra eta abokatu arrakastatsua.
  • Peter Hach: Fiskal eta Hubert Blornaren laguna.
  • Alois Sträubleder: Enpresaburu eta Hubert Blornaren bezeroa. Bere landa-etxean izkutatu zuen Katharinak Ludwig.
  • Lüding: Enpresaburu eta Sträublederren laguna.
  • Konrad Beiters: Else Woltersheimen bikotekidea. Berari esker lortu zuen pistola Katharinak.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1975ean Volker Schlöndorff eta Margarethe von Trotta zinemagileek eleberri hau zinemaratu zuten. Angela Winklerrek Katharina Blumen papera, Dieter Laserrek Tötgesenena eta Jürgen Prochnow Ludwigena jokatu zuten.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]