Katharine Graham

Wikipedia, Entziklopedia askea
Katharine Graham

(1975)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKatharine Meyer
JaiotzaNew York1917ko ekainaren 16a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaBoise2001eko uztailaren 17a (84 urte)
Hobiratze lekuaOak Hill Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaistripuzko heriotza: zaldi gainetiko erortzea
Familia
AitaEugene Meyer
AmaAgnes E. Meyer
Ezkontidea(k)Phil Graham  (1940 -  1963)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaChicagoko Unibertsitatea
Vassar College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakargitaratzailea, idazlea, kazetaria, enpresaburua, editorea, argitaletxea eta arte bildumagilea
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

IMDB: nm1202784 Find a Grave: 23269 Edit the value on Wikidata

Katharine Graham (New York, 1917ko ekainaren 16a - Boise, Idaho, 2001eko uztailaren 17a) estatubatuar kazetaria eta hedabideen enpresaburua izan zen.

Estatu Batuetako berreraikuntza ekonomikoaren oinarri nagusietako bat izan zen Eugene Isaac Meyer aberatsaren alaba zen. Politika Zientzietako ikasketak egin zituen Chicagoko Unibertsitatean. 1940an, Philip Leslie Graham legelariarekin ezkondu zen. Urte batzuk geroago, Bigarren Mundu Gerra bukatuta, Philip Leslie Graham Washington Post egunkariaren zuzendari bihurtu zen. Handik aurrera, senar-emazteak buru-belarri murgildu ziren egunkariko langintzan. 1963an, Graham hil zenean, Katharine Grahamek hartu zuen senarraren lekukoa. Washington Post Companyko zuzendari gisa, egunkariko ildoa aldatzen saiatu zen, eta bi eskakizun egin zituen: batetik, jarrera politiko zabalagoa hartzea, eta, bestetik, informazio-iturriak berrikustea, edozein gai argitara atera baino lehen. 1960ko hamarraldiaren erdialdean, Benjamin Bradleek egunkariko zuzendaritza bere gain hartu zuenean lortu zen hori guztia. 1973an, Newsweek aldizkaria erosi zuen, eta baita Bowater Mersey Paper Company paper-fabrika ere, taldeko egunkariak eta kazetak paperez hornitu ahal izateko. Mugimendu handiko urteak izan ziren haiek, eta, besteak beste, egunkariak Pentagonoko paperen eta Watergate kasuen berri eman zuen. 1979an, Katharinek bere seme Donalden eskuetan utzi zuen egunkariaren zuzendaritza, ez ordea Washington Post Companyrena, ez behintzat 1991. urtera arte. 1998an, biografia onenaren Pulitzer Saria irabazi zuen bere Historia pertsonala liburuarengatik; urte hartako liburu salduenetako bat izan zen Estatu Batuetan.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]