Katherine Anne Porter
Wikipedia(e)tik
Katherine Anne Porter Estatu Batuetako idazlea (Indian Creek, Texas, 1890 - Silver Spring, 1980). Kontakizun laburretan trebea izan zen, estilo-, forma- eta hizkera-aldetik. Obra nagusiak Flowering Judas (1930), Pale Horse, Pale Rider (1939) eta Collected Short Stories (1965, Pulitzer saria) dira. Ship of Fools eleberria (1962, Zoroen itsasontzia) alegoria moral bat da, 1931n alemaniar itsasontzi batean kokatuta dagoena.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.