Katherine Johnson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Katherine Johnson
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCreola Katherine Coleman
JaiotzaWhite Sulphur Springs (Mendebaldeko Virginia)1918ko abuztuaren 26a (105 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
HeriotzaNewport News (en) Itzuli2020ko otsailaren 24a (101 urte)
Hobiratze lekuaHampton Memorial Gardens (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaWest Virginia State University (en) Itzuli
(1933 - 1937) : matematika, frantses
West Virginia University (en) Itzuli
(1939 - 1940)
Hizkuntzakingelesa
frantsesa
Irakaslea(k)William Claytor (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria, fisikaria, Q10497074 Itzuli, matematikaria eta irakaslea
Enplegatzailea(k)Aeronautikaren Aholku Batzorde Nazionala  (1953 -  1958)
NASA  (1958 -  1986)
Jasotako sariak
InfluentziakAngie Turner King, Dorothy Vaughan eta William Claytor (en) Itzuli
KidetzaAlpha Kappa Alpha

IMDB: nm7394341 Find a Grave: 207382445 Edit the value on Wikidata

Katherine Coleman Globe Johnson (White Sulphur Springs, Mendebaldeko Virginia, AEB, 1918ko abuztuaren 26a) psikologoa, espazio zientzialaria eta matematikari amerikarra da. NASArekin lan egin zuen programa espaziala eta aeronautika amerikarra garatuz. Lan askoren artean, Mercury programan parte hartu zuen, eta 1969an, Apolo 11k Ilargira heltzeko egin beharreko ibildidea kalkulatu zuen.

Biografia

Katherine Johnson 1918an jaio zen White Sulphur Springs-en, Greenbrier konderria, Mendebaldeko Virginian. Beraz gain, beste hiru anai-arreba zituen familian. Bere aita, Joshua Coleman, egurgilea, baserritarra eta Greenbier Hoteleko langilea zen. Bestalde, bere ama, Joylette Coleman, praktiketako irakaslea zen. Katherine ikasten hasi zenetik, matematiketan erreztasun handiak zituela ikusi zuten bere gurasoek. Dena dela, bere arraza zela eta ezin zuen Greenbrierko ikastolan ikasi, eta horregatik, Kanawhara konderrira joan zen matematika ikastera.

Katherinek derrigorrezko bigarren hezkuntza bukatzean Mendebaldeko Virginia Estatuko Institutuan sartu zen, 15 urte zituela. Han, ikasle bezala bikaina zen. Irakasle guztiek harritu zituen bere maila altuak, horien artean Angie Turner King edo W.W. Schiefflin Claytor bezalako irakasleak zeuden, bere arloetan zenbait sari irabazi dituzten zientzialariak. 1937an, 18 urte zituela, cum laude mailarekin graduatu zen matematika eta frantsesa irakasgaietan. Honen ondoren, Marioneran joan zen, matematika, frantsesa eta musika erakustera.

1938an, Katherine Mendebaleko Virginiako Unibertsitateko (Morgantown, Monongalia konderria) graduatua lortu zuen lehen emakume afrikarra bihurtu zen. United States Supreme Court ruling-en (Kanadan) graduatzeko aukera izan zuen emakume bakarra izan zen.

Bizitza profesionala[1]

Ikaslearen lana ez zitzaion gehiegi gustatu eta bere matematikari lanarekin jarraitzea erabaki zuen. Lehen NACA zen eta orain NASA deitzen den organizazioak bere ezaugarrietako matematikari bat bilatzen zuten nabigazio departamenturako. Katherinek 1953.urtean hasi zen NASAn lan egiten.

National Visionary Leadership Project-ek kontatu bezala:

"Hasieran matematika kalkuluak zuzentzen lan egiten zuen. Berarentzat lan erreza zen. Kontua da, hegazkinetako kutxa beltzak aztertu eta matematika funtzio zehatzak atera behar zituela. Egun batean, Katherine, bere lankide batekin, denbora mugatuz gizonen hegaldi taldea laguntzera bidali zituzten. Han, Katherine oso ondo moldatzen zen bere geometria eta analitika ezagutzak zirela medio. Lan horrekin bukatu zutenean, Katherinek esan bezala: "Nire lekura bueltatzea ahaztu zitzaien".

1953tik 1958ra, Johnsonek espazio-ontzien lebitazioak eta horrelako datuak kalkulatzen lan egiten egon zen. Hainbeste denbora pasatzen zuen hegaldien kontroleko dibisiora aldatu zutela, bere aurreko postua betikoz utziz. 1958tik 1983ra arte, erretiratu zen urte arte, espazio-ontzien hegaldien teknologikoa izan zen. Ondoren, kontroletara zehazki mugitu zen, eta postu honetan espaziora egin zen lehen bidaia amerikarraren (1959) eta Merkurio Proiektuaren (1961) bidaiaren ibilbidearen distantzia kalkulatu zuen. Hain zen ona bere lanean, non ordenagailuetan akatsen bat egonez gero, espazio ontziek jarraituko behar zituzten ibilbideak zehazten laguntza eskatu ziotela munduaren orbita ezberdin hauek kalkulatzeko. 1969, espaziora egin den bidaia garrantzitsuenaren ibilbidea kalkulatu zuen, hain zuzen ere, Apolo 11k Ilargira joateko egin beharko zuen distantzia. 1970n Ilargira beste espedizio bat egiten saiatu ziren Apollo 13an, baina ez zen ondo atera, eta Katherinek bueltatzeko ibilbide berri baten distantzia kalkulatu behar izan zuen, astronauten bizitza salbatzeko. 4 egunetan egin zuen. Erretiratu zen arte. Marterako bidaietan laguntzen egon da.[2]

Esaldi ospetsuak[3]

  • "Dena kontatzen dut. Pausoak kontatzen nituen, elizara joateko pausoak kontatzen nituen, garbitzen nituen platerak kontatzen nituen... konta zitekeen guztia".

  • "Zortea prestakuntzaren eta aukeren arteko konbinazioa da. Aukera datorrenean prestatuta baldin bazaude, zure zorte ona da zegokion tokian, zegokion momentuan egon izana eta momentu horretan prestatua egotea".

  • "Denok genituen zentzumen guztiak NASAn jarrita".

  • "33 urtez matematikari lanetan egon naiz, eta pozik pasa ditut guztiak. Inoiz ez nuen esan "Ez dut lanera joan nahi"".

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Katherine Johnson, The Girl Who Loved To Count.. (Noiz kontsultatua: 2016-03-18).
  2. (Ingelesez) Katherine Johnson, Wikipedia the free encyclopedia.. (Noiz kontsultatua: 2016-03-18).
  3. (Ingelesez) Katherine Johnson: Biographi.. (Noiz kontsultatua: 2016-04-08).