Katherine Mansfield

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Katherine Mansfield

Katherine Mansfield Beauchamp Murry (Wellington, 1888ko urriaren 14a - Fontainebleau, 1923ko urtarrilaren 9a), Katherine Mansfield izengoitiz ezaguna, Zeelanda Berrian jaiotako idazle britainiarra izan zen. Zeelanda Berrian jaioa izan arren Londresen eman zuen gaztaroa. Ipuinei esker da Mansfield ezaguna. Zehaztasun handiz deskribatu zituen pertsonaiak eta giroak, sarritan deskribapena tramari berari gailentzen zaiola; emakumeak dira pertsonaia nagusiak. Mansfielden ipuin-bilduma batzuen izenburuak dira: In a German Pension (1911, Alemaniako pentsio batean), Bliss and Other Stories (1920, Zoriona eta beste ipuin batzuk), The Garden Party (1922), The Doves´ Nest (1923, Uso-habia), hil ondoren argitaratua. Hil ondoren, Middleton Murryk Mansfielden egunkaria (1927, Journal) eta gutunak (1928, Letters) argitaratu ziren.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipuin bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • In a German Pension (1911)
  • Bliss: and Other Stories (1920)
  • The Garden Party and Other Stories (1922)
  • The Doves' and Other Stories (1923)
  • The Montana Stories (1923)
  • Something Childish (1924)
  • The Journal of Katherine Mansfield (1927, 1954)
  • The Letters of Katherine Mansfield (2 liburuki, 1928–29)
  • The Aloe (1930)
  • The Short Stories of Katherine Mansfield (1937)
  • The Scrapbook of Katherine Mansfield (1939)
  • The Collected Stories of Katherine Mansfield (1945, 1974)
  • Letters to John Middleton Murry, 1913–1922 (1951)
  • The Urewera Notebook (1978)
  • The Critical Writings of Katherine Mansfield (1987)
  • The Collected Letters of Katherine Mansfield (4 liburuki, 1984–96)
  • The Katherine Mansfield Notebooks (2 liburuki, 1997)

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Poems (1923)

Saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Novels and Novelists (1930)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Katherine Mansfield Aldatu lotura Wikidatan