Katia Krafft
Katia Krafft, jaiotza-izenaz Katia Conrad (Soultz, Frantzia, 1942 - Japonia, 1991), bolkanologo frantsesa izan zen.
[aldatu] Biografia
Estrasburgon Kimikako ikasketak egin ondoren, Geokimikako tesia egin zuen Mulhouseko Kimika Eskolan. 1970ean, Maurice Krafftekin ezkondu zen. Senarrarekin batera, sumendien jarduera argazkien, filmen, liburuen eta hitzaldien bidez ezagutzera eman izateagatik da gehienbat ezaguna.
1975ean, Geografia Elkartearen Saria eta Esplorazio Saria jaso zuten senar-emazteek. Hogeita bost urtez ibili ziren munduan zehar, sumendien erupzioak aztertzen, ikertzen eta filmatzen. Erupzio horietako batean, Japoniako Unzen sumendiarenean, aurkitu zituen heriotzak.
Hainbat dibulgazio-lan argitaratu zituzten egindako ikerketei buruz: Les Volcans (1975, Sumendiak); Volcans et dérive des continents (1978, Sumendiak eta kontinenteen jitoa); Volcans du monde (1987, Munduko sumendiak); Les Feux de la Terre (1991, Lurraren suak).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.