Katie Taylor

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Katie Taylor
Katie Taylor
Katie Taylor 2012an.
Datu pertsonalak
Izen osoa Katie Taylor
Jaio 1986ko ekainaren 2a
Irlandako Errepublika Bray, Wicklowko konderria (Irlanda)
Webgunea http://www.katie-taylor.net/

Katie Taylor (Bray, 1986ko ekainaren 2a - ) Irlandar boxeolaria da Europako eta Munduko txapelduna izateaz gain 2012ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen. 60 kg-ko txapelketan hartzen du parte.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Futbolean ere jokatu izan zuen arren (Irlandako futbol selekzio nazionalean ere bai), boxeolaria ere izan zen bere aitaren eskutik boxeoan hasi zen 1998an hamabi urte zituela.

Lehenengo tituluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo garaipen handia 2005eko Europako amateur txapelketan lortu zuen "urrezko domina" eskuratzean. 2006an Europako txapeldun izateaz gain Munduko txapeldun ere bihurtu zen New Delhin jokaturiko 60 kg-ko finalean Annabella Farias argentinarra garaitzean. Garaipen sortak aurrera jarraitu zuen hurrengo urteetan ere Europako (2007-2011) eta Munduko (2008-2012) txapelketak irabaziz.

Joko Olinpikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste hainbat garaipenen ondoren Mundu mailako famatu bihurtu zen 2012an Londresko Joko Olinpikotan urrezko domina irabaztean. Irlandan benetako fenomenoa bihurtu zen eta 2012ko kirolaria izendatu zuten.

Lehen txanda pasa ondoren Erresuma Batuko Natasha Jonas gaindituz finalerditara sartu zen. Bertan Tajikistango Mavzuna Chorievari irabazi behar izan zion.

Finalean Errusiako Sofya Ochigavaren aurka jokatu eta 10-8 (R1: 2-2; R2: 1-2; R3: 4-1; R4: 3-3) irabazi zuen.

Tituluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapeldun olinpikoa (1): 2012
  • Munduko Amateur Txapelketa (4): 2006, 2008, 2010, 2012
  • Europako Amateur Txapelketa (5): 2005, 2006, 2007, 2009, 2011
  • Europako Batasuneko Amateur Txapelketa (4): 2008, 2009, 2010, 2011
  • Errusiako Nazioarteko txapelketa (1): 2009

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]