Katilina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zizeron Katilina salatzen, Cesare Maccariren margolana.

Katilina, latinez Lucius Sergius Catilina, (K. a. 108 - K. a. 62) Berant Errepublikako politikari erromatarra izan zen. Handiki familia batean sortu zen. Gainbehera etorritako noble batzuek lagunduta, K.a. 65. urtean kontsulen aurkako konplot bat prestatu izanagatik da ezaguna, batez ere. Zizeronek, haren etsai amorratuenak, konspirazioaren berri izan zuen, eta, Erromako Senatuko bilkura ospetsuenetako batean, denen aurrean Katilina salatu zuen. Honen ondorioz, Katilinak Erroma utzi behar izan zuen, bere lagunak atxilotu eta hil zituztelarik. Hurrengo urtean Pistoian (gaur eguneko Italia) hil zuten bera ere.

Katilinaren nortasuna ilun geratu da. Zizeronek (Catilinariae) eta Salustiok (De conjuratione Catilinae) aurkeztu zuten gazte handinahi eta doilorraren irudia baizik ez da geratu hartaz.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak