Katilu (mikologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Katilua
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaPezizaceae
GeneroaPeziza
Espeziea Peziza badia
Pers., 1800
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Katilua (Peziza badia) katilu baten edo arrautza azal baten tankera duten zenbait perretxiko askomizetoren izen arrunta da.[1] Ez dira astaputzak bezala goitik erabat itxiak. Gehienak Peziza generoan sartzen dira, baina aleuria eta otidea generoetako batzuei ere katilu esaten zaie. Ezagunenak, Peziza vesiculosa, P. badia, P. succosa, Otidea onotica eta Aleuria aurantia dira. Zenbait autorek diote jateko ona dela, baina kalitate gastronomiko eskasekoa.

Sinonimoak: Plicaria badia, Aleuria badia.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: 2 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, hasieran kaliz itxuran, gero irekita eta irregularki tolestua. Kanpoaldea furfurazeoa da, arre-gorrixka kolorekoa, barnealdean oliba antzeko kolorea da nagusi. Ez du hankarik.[2]

Etimologia: Peziza terminoa, grekotik dator, oin txikiko onddoak izendatzen zituen "pezis" hitzetik. Badia epitetoa berriz latinetik dator, baxua, arrea, esan nahi duen "badius" hitzetik. Koloreagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Peziza badioconfusa delakoarekin nahas daiteke, honek itxura eta kolore oso antzekoak ditu, baina udaberrian hazten da.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean eta neguan. Baso hezeetan, bideen ertzetan, lur buztintsuetan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Errusia, Kaukasia, Erdialdeko Asia, Txina, Himalaiako eremua, Korea, Japonia, India, Australia, Zeelanda Berria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Iberduero, Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 671 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 330 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]