Katmandu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Katmandu

Katmandu
Katmanduren ikuspegia.
Izen ofiziala Kathmandu
Nepaleraz
Nepal Bhasa
काठमांडौ
येँ
Estatua NepalNepal
Zona Bagmati Gunea
Koordenatuak 27°43′0″N 85°22′0″E / 27.71667°N 85.36667°E / 27.71667; 85.36667Koordenatuak: 27°43′0″N 85°22′0″E / 27.71667°N 85.36667°E / 27.71667; 85.36667
Katmandu is located in Nepal
Katmandu
Eremua 50,67 km2
Garaiera 1.400 m
Biztanleria
Metropoli eremua
1.081.845 bizt. (2008)
1,647,092
Dentsitatea 21.350,8 bizt./km²
Sorrera 723
http://www.kathmandu.gov.np/


Katmandu (nepaleraz काठमांडौ) Nepalgo hiriburua eta bertako hiririk handiena da 1.442.271 biztanlerekin (2006). Nepal erdialdeko haranean kokaturik, Bagmati eta Vishnumati ibaien artean eta 1.317 metroko garaieran.

Eduki-taula

[aldatu] Etimologia

Izena sanskritozko kāṣṭh (काष्ठ) = "egurra" and maṇḍap (मंडप/मण्डप) = "teilatua" hitzen elkarketatik dator 1596ean Laxmi Narsingh Malla erregeak eraikitako Kaasthamandap egurrezko tenpluari egiten dio erreferentzia.

Katmanduko merkatua, 1920. Eskuinaldean Bhairavaren eskultura bat atzematen da

[aldatu] Historia

Indusketa arkeologikoek diotenez Katmandu bera eta ondoko bi herrixka dira Katmanduko bailarako herririk zaharrenak, k.a. 169 eta k.o. 1 urteen artean sortuak izango zirelarik. Hala ere Neolito garaiko tresnak ere aurkitu izan dira, bailara dezente lehenago populatua egon zela erakusten dutenak.

Kirat dinastiako erregeak izan ziren inguruko lehenengo agintariak eta beren palazioaren aztarnak Patanen daude. 464 urteko inskripzio batzuek Licchavi dinastia kokatzen dute agintean. Ondoren newaria zen Malla dinastia iritsi zen, XII eta XVII mendeen artean nagusi izan zena.

1768an Shah dinastiako Prithvi Narayan Shah Nepal guztia batu asmoz Katmanduko ibarra konkistatu eta hiriburua Katmandun ezarri zuen, aurreko hiriburua zen Bhaktapurrek aske jarraitu baitzuen. 1814 eta 1816 artean gerra anglo-nepalia gertatu zen, zabaldu nahian zebiltzan Nepal eta Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiaren artean. Nepalek lur batzuk galdu zituen, Terai lautada eta Sikkim batez ere, nahiz eta gero britainiarrek Terai lautadaren zati handi bat bueltatu 1857ko Indiako matxinada garaitzen emandako laguntzagatik.

XVII eta XX mende artean Shah dinastiako erregeek boterearen erabilpen autoritarioa egiten ari zirela eta demokraziaren aldeko mugimenduak hasi ziren sortzen. 1946an Nepali Congress Party alderdia sortu zen eta 50.hamarkadarako parlamentu bat abian jarri zen Katmandun. Hurrengo urteetan istilu ugari izan zen eta demokraziak aurrera eta atzera pausuak izan zituen, baina beti ere erregeak ziren agintari Nepalen.

XXI mendea era traumatiko batean hasi zen, 2001eko ekainaren 1ean Dipendra printzeak errege familia osoa erahil baitzuen eta bi egun beranduago bere buruaz beste egin zuen. 2008ko hauteskundetan alderdi komunista desberdinek lortu zituzten parlamentuko eserlekuak eta monarkia absolutuaren amaiera iragarri zuen. 2008ko maiatzaren 28an Asanblada Konstituziogile berriak errepublika federal aldarrikatu zuen 564 bozetik aldeko 560 lortu ondoren. 240 urteko monarkiari amaiera eman zion.

[aldatu] Ezaugarri klimatikoak

Klima epeleko eremuan kokaturik dago, udan 28-30ºC inguruan dabil eta neguan aldiz 10ºC. Euriaren %65a montzoi garaian erortzen da, hau da, ekainetik abuztura. Garai honetan 1400ml-ko prezipitazioak izaten ditu Katmanduk. Gainontzeko hileetan nahiko lehorra da, ez baititu 200ml-ak gainditzen.

Eguraldi samur honek ordea badu kontrako efekturik ere, hiriak izugarrizko poluzioa dauka. Jendearen, trafiko handiaren eta industriaren kutsadurari tenploetan egiten diren kremazioak gehitzen zaizkio eta Katmandu ibarra mendi altuz inguraturik dagoenez eguraldi txarrik ezean bertan gelditzen da kutsadura guztia.

[aldatu] Ekonomia

Katmandu herri merkataria izan da bere sorreratik bertatik. Gaur egun artisautzako produktuak (bitxiak, pashminak, alfonbrak, nepalgo tipikoa den paper begetala, oihalak) esportatzen ditu, irabazien %19a osatzen dutelarik. Batez ere A.E.B.ra, Alemaniara, Japoniara, Erresuma Batura eta Kanadara doaz produktu hauek.

Bigarren aktibitate ekonomikoa turismoa da. 1950ean Nepalek isolamendu politika bukatu zuen. Aireportuak zabaldu ziren eta 1956an Tribhuvan errepideak Katmandu Indiako mugarekin elkartu zuen. 1960. urtetik aurrera Katmandu oso bisitatua bilakatu da turistengatik, mugimendu hippiea arrazoi. Beranduago mendizaleak iritsi ziren Himalaiak erakarrita. Thamel da hiriko auzorik turistikoena, bertako kale estuetan kokatzen baitira hotelak, ostatuak, jatetxeak, mota guztietako dendak bidaia ajentziak eta gauez musika zuzenean izaten duten tabernak. Etxe arteko patioetan estupa eta tenplo txiki ugari daude eta plaza txikietan merkatuak kokatzen dira.

[aldatu] Ondasun nabarmenak

Hiri zahar hau dituen tenplu eta jauregi budista eta hindu kopuru handiagatik da hain berezia, gehienak XVII. mendea baino zaharragoak. Hauetariko asko ordea lurrikarek eta kutsadurak hondatuak daude zoritxarrez. Katmanduko ibarrean UNESCOk Gizateriaren ondare izendaturiko zazpi leku daude. Bereziki aipatzekoak dira Katmandu, Patan eta Bhaktapur hirietako Durbar plazak.

Swayambhunath Tenplutik Katmandu bailararen ikuspegia

[aldatu] Hiri eta herri anaiak

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Katmandu


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak