Katmanduko Durbar plaza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kasthamandap jauregia
Hanuman Dhoka jauregia

Katmanduko Durbar Plaza, Katmanduko erregeen jauregiak dauden plaza da. Katmanduko ibarrean beste bi ere badaude, Patangoa eta Bhaktapurrekoa, eta hirurak izendatu ditu UNESCOk Gizateriaren Ondare. Katmanduko Durbar plazak Nepalen agindu zuten Malla eta Shah dinastien 50 palazio ditu. Bi zatitan banaturik dago, barneko zatian Hanuman Dhoka errege familien bizilekua zena dago, eta kanpoko zatian Kasthamandap, Kumari Ghar eta tenpluak daude.

Eraikin garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kasthamandap (Sanskritoz: काष्ठमन्डप, Nepal Bhasaz:मरु सत्तल Maru Sattal; literalki "Egurrezko aterpea")da Durbar plazako eraikinik aipagarriena, beronek eman baitzion izena Katmanduri. Hiru teilatutako jauregia da, XVI mendean pagoda estilora eraikia. Laxmi Narsingha Malla erregeak eraiki zuen eta gaur egun zutik dirauen munduko egurrezko eraikin zaharrena dela esaten da.

Hanuman Dhoka Malla eta Shah dinastiek osaturiko palazio multzoa da. XVI mendean eraikitzen hasi ziren baina Prithvi Narayan Shah erregeak zabalkudea egin zion 1768an Katmandu konkistatu zuenean. 1886 arte bertan bizi izan zen Errege familia.

Kumari Ghar Nepalgo kumariak bizi diren jauregia da. Kumariak Devi jainkosaren irudi diren neska gazteak dira, Asia hego ekialde guztiko tradizioa da. Nepalen hautesproba gogorrak pasatzen dituzte eta aukeratuak Kumari Gharrean bizi dira sinistunek gur ditzaten. Gaur egungo kumaria Matina Shakya da eta 2008an lau urte zituela aukeratu zuten.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Katmanduko Durbar plaza Aldatu lotura Wikidatan