Kato

Wikipedia(e)tik
Katoak» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Erromatar Inperioa eta Germaniaren arteko Rhin ibaiko limes edo mugak K. o. 1. urtean, katoak Germania Garaia erromatar probintzian agertzen direlarik.

Chatti (baita catti edo katoak ere) Germanian bizi zen germaniar herria edo tribu bat zen. Hain zuzen ere gaur egungo Hesse eta Saxonia Behereako hegoldean kokatuak zeuden, Weser ibaiaren goi arroan eta Eder, Fulda eta Weser ibarren haran eta eremu menditsuetan bizi ziren. Gutxi gorabehera Hesse-Kassel barrutiaren parekoa baino zeozer zabalagoa zen eremu batean hedatzen ziren. Kornelio Tazitoren arabera katoen artean batavoak ere bazeuden, baina barne-liskar batek bi herriak banatu eta azken horik Rhin ibaiaren itsasadarrean ezarri ziren.

Katoen herriak Erromatar Inperioari arrakastaz aurre egin zion, keruskoen buruzagia zen Arminiok sortutakoo germaniar konfederazioari batu eta 9. urtean Teutoburgoko oihaneko guduan Quintilio erromatarraren erromatar legioa erabat sarraskitu zuten.