Katorga

Wikipedia, Entziklopedia askea

Katorga (grezieratik, katergon, galera edo tatareratik, katarga, hiltzea) Errusia Inperialeko sistema penal bat zen. Presoak, Siberiara bidaliak izaten ziren, biztanle bakar bat ere ez zegoen zelai urrunetara, lan behartuak egitera. Sistema penal honek, XVII. mendean du bere jatorria, eta boltxebikeek hartu zuten berriz, Errusiar Iraultzaren ondoren, eta, noiz behinka, Gulagak ere praktikatu zuen.

Kontzentrazio zelaiak ez bezala, katorga, Errusia Inperialeko sistema judizialaren barnean zegoen, nahiz eta biek ezaugarri nagusi berberak dituzten: konfinamendua, instalazio oso sinpleak (presondegiek ez bezala) eta lan behartuak, trebezia askorik behar ez duten lan pisutsuak batipat.

Katorgak, ia inor bizi ez zen Siberiako tokietan kokatuak izan ziren. Baita, Errusiako urrutiko ekialdean ere. Hala eta guztiz ere, presoren batzuk, arrakasta izan zuten euren ihes egiteko ekinean. Garai hauetatik, Siberiak bere ospe beldurgarria lortu zuen zigor honekin. Beranduago, Gulagak, hau indartu zuen.

Lanik ohikoenak eraikuntza eta mehatzaritza lanak ziren. Adibide aipagarri bat Amurreko bidea zen, lan penalaren antolakuntzan arrakasta bezala aldarrikatua izan zena.

Anton Txekhov errusiar idazle ospetsuak, katorga baten instalazioak bisitatu zituen 1891. urtean, Errusiako, urruneko ekialdean dagoen Sakhalin uhartean, eta hemen aurkitu zituen baldintzei buruz idatzi zuen Sakhalin uhartea izeneko bere liburuan. Bertan, irizpide eskasa eta katorgaren kargu zeuden ofizialen gaitasun eza kritikatzen du. Honek, bizitza maila baxua sortu zien presoei. Baita gobernuaren funtsen zuztapiloa eta emankortasun negargarria ere. Alexander Solzhenitsynek, Gulag uhartedia izeneko bere liburuan, lan behartuen zelaiei buruz, sarritan aipatzen du Txekhov, sobietar garaian katorgetan preso zeudenen bizi baldintzen narriadura irudikatzeko, Txekhoven garaiko bizi baldintzekin alderatuz.

Piotr Kropotkin, Transbaikaliako gobernatzailearen kanpo laguntza izan zen bitartean, lurralde honetako presondegien egoera aztertzeaz arduratu zen. Ondoren, bere aurkipenak, Presondegi errusiar eta frantziarretan izeneko liburuan deskribatu zituen.

Lan behartuak oso ohikoak izan dira historian zehar herrialde askotan. Antzekotasunak aurki daitezke katorga eta Australiako konbikto poblazioen artean. Hauek, hego hemisferioko herrialde honen garapenean zerikusi handia izan zuten. Zigor bezala erabiltzeaz gain, presoak mantentzearen kostua arintzeko ere erabiltzen ziren lan behartuak.

Katorga aipagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katorgetan egon ziren preso ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]