Katuen testamentua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Katuen testamentua
Oskorriren musika-lana
Egilea(k)Oskorri
Argitaratze-data1993
Ezaugarriak
Genero artistikoaherri-kanta
Hizkuntzaeuskara

Katuen testamentua Oskorri musika taldearen bizkaierazko haur-kanta herrikoi baten bertsioa da. Izen berea zuen 1993ko Katuen testamentua diskoaren barnean argitaratu zuten. Txantxetako hitzak dira, umore beltzezko gaia du abestiak: katu bat hil ondorengo testamentuan haur bati eta haren senideei ondorengotzan uzten dizkien ondasunak banan-banan aipatzen ditu. Amamarentzat hankak eta burua, aititarentzat abarkak egiteko larrua, eta Mantxolirentzat tripa-barrua.

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen abestiaren hitzak (ezkerrean) eta hitzak beste modu batera euskara batura egokituta-edo (eskuinean):

KATUEN TESTAMENTUA
Hil da, hil da
gure katue
Ein dau, ein dau
testamentue
Hil da, hil da
gure katue
Ein dau, ein dau
testamentue:
Amumantzako, amumantzako
hankak eta burue
Aititentzako, aititentzako
albarkak eitteko narrue
Mantxolintzako, Mantxolintzako
tripa barrue
horixe dala, horixe dala
katuen testamentue.

KATUAREN TESTAMENTUA

Hil da, hil da
gure katua,
egin du, egin du
testamentua.
Hil da, hil da
gure katua,
egin du, egin du
testamentua:
amamarentzat, amamarentzat
hankak eta burua,
aititarentzat, aititarentzat
abarkak egiteko larrua.
Mantxolirentzat, Mantxolirentzat
tripa-barrua,
horixe dela, horixe dela
katuaren testamentua.


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Badok.eus Katuen testamendue diskoaren fitxa.
  • Badok.eus Katuen testamendue diskoaren hitzak, oskorritaldearen hainbat kantu.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]