Katxutx

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ashley Harkleroad tenis jokalariak katxutxa erabiltzen du 2007ko Australiako Irekian

Katxutx edo betegal bat da bonetik gabeko txota mota bat, aurre-hegal batez hornitua. Buruari eusten zaio banda edo xingola baten bidez eta aurpegia eguzkitik babesten du.

Aurre-hegala kurbatua edo zuzena izan daiteke, eta xingolak eskuarki velkrozko itxigailu bat du atzealdean eta izerdi-bandaren funtzioa ere egiten du. Buruko mota hau pentsatua dago ateri zabaleko kiroletan erabiltzeko (batez ere golf, tenis eta boleibola), zeinetan komenigarria den begiak eguzkitik babestea.