Kaukaso (mendikatea)
Kaukaso[1] Eurasiako mendikatea da, Itsaso Beltza eta Kaspiar Itsasoaren artean kokatuta, Kaukaso eskualdean.
Kaukaso mendikatea bi zatitan banatuta dago:
- Kaukaso Handia. Hauek Itsaso Beltzaren ipar-ekialdeko kostaldean dagoen Sochi hiritik ekialde-hegoekialderantz jotzen dute Kaspiar Itsasoaren kostaldean dagoen Bakura arte.
- Kaukaso Txikia. Hauek Kaukaso handiko mendien parean doaz baino 100 km hegoalderantz.
Bien arteak Likhi mendilerroa dago, Kolkhida sakonunetik Kura sakonunera doana. Mendikatearen mendirik altuena 5.642 metroko Elbrus da, Kaukaso handiko mendietan dagoena. Sochik bere burua aurkeztu du 2014ko Neguko Olinpiar Jokoen egoitza izateko.
Eduki-taula |
Kokapena [aldatu]
Kaukaso mendikatea Europa edo Asiakoa den eztabaidan dago. Ikuspegi bakoitzaren arabera, Elbrus edo Alpeetako Mont Blanc Europako mendirik altuena izan liteke.
Geologikoki mendikatea Eurasiaren erdian dago. Historikoki, greziarrentzat Bosforo itsasartea eta Kaukaso mendikatea ziren Europako mugak. Erdi Aroan, berriz, Bosforoan eta Don ibaian kokatu zituzten. Philip Johan von Strahlenbergek 1730ean Errusiarako egindako ikerketan mendikatea Asian kokatu zuen.
Politikoki, Europa eta Asia arteko muga, Europako Errusia eta Georgia eta Asiako Armenia eta Azerbaijan artekoa da, zehatzago, Kura eta Kvirila ibaiek sortzen dutena.
Mendirik altuenak [aldatu]
Hona hemen Kaukaso mendikatearen mendirik altuenak. Mendikatean badaude altuenak eta nagusienak baina izenik ez dutenez, ez dira hemen agertzen.
| Izena | Altuera (m) | Gailurra (m) | Herrialdea |
|---|---|---|---|
| Elbrus | 5.642 | 4.741 | Errusia |
| Dykh Tau | 5.205 | 2.002 | Errusia |
| Shkhara | 5.201 | 1.365 | Georgia/Errusia |
| Koshtan Tau | 5.152 | 822 | Errusia |
| Janga | 5.059 | 300 | Errusia/Georgia |
| Kazbek | 5.047 | 2,353 | Georgia/Errusia |
| Pushkinn | 5.033 | 110 | Errusia/Georgia |
| Katyn Tau | 4.979 | 240 | Errusia/Georgia |
| Shota Rustaveli | 4.860 | 50 | Georgia/Errusia |
| Tetnuld | 4.858 | 672 | Georgia |
Erreferentziak [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) NASAren eskualdeko argazkiak
- (Ingelesez) Eskualdeko mendirik altuenak