Kaukaso mendilerroa

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kaukaso mendilerroa Eurasiako mendilerroa da, Itsaso Beltza eta Kaspiar Itsasoaren artean kokatuta, Kaukaso eskualdean.

Mendilerroa espaziotik ikusita.
Mendilerroa espaziotik ikusita.

Kaukaso mendilerroa bi zatitan banatuta dago:

  • Kaukaso handiko mendiak. Hauek Itsaso Beltzaren ipar-ekialdeko kostaldean dagoen Sochi hiritik ekialde-hegoekialderantz jotzen dute Kaspiar Itsasoaren kostaldean dagoen Bakura arte.
  • Kaukaso txikiko mendiak. Hauek Kaukaso handiko mendien parean doaz baino 100 km hegoalderantz.

Bien arteak Likhi mendilerroa dago, Kolkhida sakonunetik Kura sakonunera doana. Mendilerroaren mendirik altuena 5.642 metroko Elbrus da, Kaukaso handiko mendietan dagoena. Sochik bere burua aurkeztu du 2014ko Neguko Olinpiar Jokoen egoitza izateko.

[aldatu] Kokapena

Kaukaso mendilerroa Europa edo Asiakoa den eztabaidan dago. Ikuspegi bakoitzaren arabera, Elbrus edo Alpeetako Mont Blanc Europako mendirik altuena izan liteke.

Geologikoki mendilerroa Eurasiaren erdian dago. Historikoki, greziarrentzat Bosforo itsasartea eta Kaukaso mendilerroa ziren Europako mugak. Erdi Aroan, berriz, Bosforoan eta Don ibaian kokatu zituzten. Philip Johan von Strahlenbergek 1730ean Errusiarako egindako ikerketan mendilerroa Asian kokatu zuen.

Politikoki, Europa eta Asia arteko muga, Europako Errusia eta Georgia eta Asiako Armenia eta Azerbaijan artekoa da, zehatzago, Kura eta Kvirila ibaiek sortzen dutena.

[aldatu] Mendirik altuenak

Elbrus mendia.
Elbrus mendia.

Hona hemen Kaukaso mendilerroaren mendirik altuenak. Mendilerroan badaude altuenak eta nagusienak baina izenik ez dutenez, ez dira hemen agertzen.

Izena Altuera (m) Gailurra (m) Herrialdea
Elbrus 5.642 4.741 Errusia
Dykh Tau 5.205 2.002 Errusia
Shkhara 5.201 1.365 Georgia/Errusia
Koshtan Tau 5.152 822 Errusia
Janga 5.059 300 Errusia/Georgia
Kazbek 5.047 2,353 Georgia/Errusia
Pushkinn 5.033 110 Errusia/Georgia
Katyn Tau 4.979 240 Errusia/Georgia
Shota Rustaveli 4.860 50 Georgia/Errusia
Tetnuld 4.858 672 Georgia


[aldatu] Kanpo loturak

Koordenatuak: 42°30′N, 45°00′E

Tresna pertsonalak