Kautela-neurri

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kautela-neurria edo kautelazko neurria[1] auzitegiek, epaiaren emaitza bermatzeko, behin-behinean hartzen duten neurria da. Prozesu penalean, epaia kondenatzailea bada erabakitakoa beteko dela segurtatzeko hartzen da.[2]

Horrenbestez, administrazio publikoko organo batek edo botere judizialeko epaile edo magistratu batek, aurretik juzgatu gabe, administrazio-ebazpenaren edo ebazpen judizialaren ondorioek interesdunentzat edo alderdi prozesalarentzat ondorio osoak izan ditzaten har ditzakeen jarduketa edo erabaki guztiak dira. Horretarako, bi baldintza bete behar dira: fumus boni iuris edo zuzenbide onaren itxura, eta periculum in mora edo arriskua denboraren joanean.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Administrazioarekiko Auziak Hiztegia] [2012] [Bake Epaitegiak Hiztegia] [2019] eta [Jurisdikzio Soziala Hiztegia] [2020]
  2. Euskalterm: [Prozedura Kriminala Hiztegia] [2015]
  3. (Gaztelaniaz) Calvet Botella, Julio. (PDF) Medidas cautelares civiles. Ministerio de Justicia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zuzenbidea Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.