Kautotze

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kautotzea, autentifikazioa edo egiaztatzea objektu baten ezaugarriren bat egiaztatzeko prozeduren multzoa da. Ezaugarri hau, mezuaren igorlea, mezuaren osotasuna eta abar... izan daitezke.

Konputagailu-sareko datuen segurtasun arloan, baimentzearekin eta ikuskaritzarekin batera, kautotasuna oinarrizko hiru pausoen barruan dago. Hona aipatutako pausoak:

  1. Kautotzea: Erabiltzailea identifikatzen den prozesua da.
  2. Baimentzea: Sistemak erabiltzaile kautotuari dagozkion baliabideen sarbidea ematen dion prozesua da.
  3. Ikuskatzea: Sistemak, erabiltzaile kautotuak edo ez kautotuak baliabideen gainean egiten dituen sarbide guztiak gordetzen dituen prozesua da.

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mezuak kautotzean zera lortu nahi da: komunikazioaren beste muturrean dagoena esaten duena dela, bermatzea da. Urruneko partehartzaile bat, elkarrizketako partaide legitimoa dela egiaztatzea.

Dirudiena baino zailagoa da, batez ere, erasotzaile batzuk denbora asko hartzen dutelako bere burua “ezkutatu edo mozorrotzen“. Horregatik, kautotzea, zifratzeko mekanismoak erabiliz egin behar da, eta hoietako ezagunena sinadura digitala da.

Beste kautotze mota bat erabiltzailearena da. Kasu honetan, helburua, sisteman dagoen erabiltzailea legezkoa dela bermatzea da. Erabiltzaileak kautotzeko prozedurarik arruntena erabiltzailearen izena eta pasahitza (login) eskatzea da.


Kautotze prozedura orokorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kautotze prozedura orokorra ondorengo pausoak ditu:

  1. Erabiltzailea sarbidea eskatzen du.
  2. Sistemak kautotzea exijitzen dio erabiltzaileri.
  3. Erabiltzaileak bere identifikazio datuak ematen ditu
  4. Sistemak erabiltzaileren identifikazio datuak bere arauekin baliozkotzen ditu eta honen arabera sarbide ematen dio ala ez dio ematen.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]