Kawasaki (Kanagawa)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kawasaki

Kawasaki (Kanagawa)
Kawasakiko tren geltokia
Kawasaki (Kanagawa) bandera

Kawasaki (Kanagawa) armarria

Ofiziala 川崎市 (Kawasaki-shi)
Estatua JaponiaJaponia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Kantō
Kanagawa
Koordenatuak

35°31′00″N 139°42′0″E / 35.51667°N 139.70000°E / 35.51667; 139.70000Koordenatuak: 35°31′00″N 139°42′0″E / 35.51667°N 139.70000°E / 35.51667; 139.70000

Kawasaki (Kanagawa) non dagoen adierazten duen Japonia-ko/-go/-eko mapa
Kawasaki (Kanagawa)
Eremua 142,70 km²
Posta kodea 14130-5
Biztanleria 1.437.266 bizt.
Dentsitatea 10.071,94 bizt./km²
www.city.kawasaki.jp

Kawasaki (川崎市 Kawasaki-shi?) Japoniako erdialdean dagoen hiria da, Honshuko uhartearen ekialdeko kostaldean dagoena, Kanagawa prefeturan. Herrialdeko bederatzigarren hiri populatuena da, ia milioi eta erdi biztanle baititu, eta Tokioko metropoli eremuaren parte da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kawasaki izena bi hitzek osatzen dute, kawa ("ibaia") eta saki ("lurmuturra"). Tokio eta Yokohamaren artean dagoen lurralde luzanga da, Tama ibaiaren hegoaldeko ertzaren 30 kilometro inguru hartzen dituena. Ekialdea laua da eta oso industrializaturik dago, batez ere Tokioko Badiako ertza, mendebaldea menditsuagoa da Tama muinoen eraginez, eta garapen erresidentziala izan du eta unibertsitateak ere baditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera batean Tokiori lotuago zegoen Yokohamari baino, Musashi probintziaren parte baitzen. Kawasakiren garrantziak gora egin zuen Edo Aroan, Edotik mendebaldera zihoan Tōkaidō errepideko geltokia bihurtu zenean, eta Meiji garaian Tōkaidōn zehar eraiki zen lehenengo trenbidea.

1899an herri bihurtu zen inguruko 12 herrixka bereganatzean. Kawasaki Hiria 1924ko uztailaren 1ean sortu zen bi herri handi elkartzean. Gaur egungo tamaina 1939an lortu zuen.

Bigarren Mundu Gerrako bonbaketek Kawasakiko industriaren gehiengoa suntsitu zuten, baina herriak aurrera egin zuen industria berreskuratuz eta eremu erresidentziala indartuz.

Lurraldea etengabe handitzen ari da uharte artifizialak egiteari ekin baitio.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kawasakik zazpi auzo ditu:

  • Asao-ku (167.792 biztanle)
  • Kawasaki-ku (216.826 biztanle): erdigune administratiboa.
  • Miyamae-ku (217.251 biztanle)
  • Nakahara-ku (229.867 biztanle)
  • Saiwai-ku (153.255 biztanle)
  • Takatsu-ku (215.158 biztanle)
  • Tama-ku (211.221 biztanle): Unibertsitateen eremua.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fujitsu teknologia konpainiaren egoitza nagusia dago bertan, Nakahara-ku auzoan hain zuzen ere.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaialdiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kawasakiko jaialdi nagusia Kanamara Matsuri (かなまら祭り?) da, apirila hasieran Kanayama santutegi xintoistan izaten dena. Sorrera bitxia dauka jaialdiak izan ere emagalduek sexubidezko gaixotasunen aurrean babesa eskatzean omen baitu jatorria.

Kondairak dio emakumearen aluan bizi den deabru hortz-zorrotz batek bi mutil ezkonberri zikiratu zituela bakoitzaren ezkon gauean. Emazte batek erremintariari burdinezko zakil bat egiteko eskatu zion eta deabruak hozka egitean hortzak hautsi zituen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japonian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioartean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Kawasaki (Kanagawa)