Kaxildo Alkorta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kaxildo Alkorta
Bizitza
JaiotzaGetaria1943ko apirilaren 3a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaBilbo2021eko urriaren 10a (78 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea eta idazlea

Inguma: kaxildo-alkorta-barrena

Kaxildo Alkorta Barrena (Getaria, Gipuzkoa, 1943ko apirilaren 3a - Bilbo, Bizkaia, 2021eko urriaren 10a) itzultzailea, idazlea eta Mendebalde Kultura Alkartearen lehendakaria izan zen. Administrazioa euskaraz aldizkarian idazten zuen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Getariarra jaiotzez, urte asko eman zuen Portugaleten (Bizkaia) bizi izaten. Jesuita izandakoa, Filosofia ikasketak egin zituen. Soldadutzatik itzulitakoan Portugaleten gelditu zen eta han, 1969an, bertako ikastolan hasi zen lanean, eskolak ematen. Ondoren, hogeita bost urtez IVAPen itzultzaile lanean aritu zen. Erretiroa hartuta, Mendebalde Kultura Alkartean jarraitu zuen lanean, 2010etik lehendakari gisa, eta prentsan idazten. 2012ko Bilboko Liburu Azokan bere elkartearen izenean Urrezko Luma saria jaso zuen.[1]

Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteko (EIZIE) kide zen. Gainera, haren zuzendaritzako kide izan zen 1988tik 1993ra bitartean.[2]

2013an Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen.[3] Lehenagotik, 2001. urtetik, Euskaltzaindiaren Euskalkien lantaldean lan egiten ziharduen.[4]

2017az geroztik Bilbon bizi zen,[5] eta han hil zen 2021eko urriaren 10ean.

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Araluzea, Ane. (2012-06-05). «Berba biziaren ondare zaindariak saritu dituzte Bilboko Liburu Azokan. Kaxildo Alkortak jaso du Urrezko Luma aurtengo aldian, Mendebaldeko Kultur Alkartearen izenean» Deia.
  2. «Kaxildo Alkorta EIZIEko bazkidea hil da», EIZIEren barneko albistegia, 2021-10-13.
  3. «Euskaltzaindiak hamalau euskaltzain urgazle izendatu ditu» Berria 2013-02-25.
  4. «Kaxildo Alkorta euskaltzain urgazlea hil da» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-10).
  5. Eizagirre, Iure. (2021eko otsaila). «Kaxildo Alkorta: "Administrazioan ere, moldatzeko adina jakin askok, egin..."» Artzape: 16-17..