Kayseri
|
Kayseri |
|
|---|---|
| Estatua | |
| Probintzia | Kayseri |
| Koordenatuak | 38°44′N 35°29′E / 38.733°N 35.483°EKoordenatuak: 38°44′N 35°29′E / 38.733°N 35.483°E |
| Garaiera | 1050 m |
| Biztanleria | 844.656 bizt. (2011) |
| http://www.kayseri.bel.tr | |
Kayseri Turkiako hiri bat da, izen bereko Kayseri probintziako hiriburua. Anatolia erdialdean dago, Kapadozia eskualdean.
Eduki-taula |
Banaketa administratiboa [aldatu]
Kayseri metropoli-hirian bost barruti daude: Kocasinan, Melikgazi, eta 2004. urtetik hona Hacılar, İncesu eta Talas.
Biztanleria [aldatu]
2004. urtean barruti berriak Kayseriko udal-eremuan sartu zirenetik biztanleria ere nabarmen hazi da: 2000. urtean 536.392 biztanle inguru zeuden, eta 2007.enean 696.833 inguru zeuden. 2011. urtean 844.656 biztanle zeuden Kayserin.
Klima [aldatu]
Kayserin klima kontinentala daukate batez ere, klima semiaridoaren ezaugarriekin. Orokorrean, neguak oso hotzak izaten dira, elurteekin; uda bero eta lehorrak izaten dira, gauez hotz egiten duen arren, hiriaren altuerarengatik. Euria udaberrian eta udazkenean egiten du batez ere, baina ez dago urtaro euritsurik.
| Datu klimatikoak (Kayseri) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 17.0 | 20.1 | 26.6 | 31.2 | 33.4 | 36.0 | 40.7 | 40.0 | 36.0 | 32.6 | 24.8 | 21.0 | ' |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 3.9 | 5.9 | 11.6 | 17.5 | 22.1 | 26.7 | 30.5 | 30.7 | 26.6 | 20.1 | 12.3 | 5.9 | 17.8 |
| Erregistraturiko tenperatura minimoa(°C) | -28.1 | -28.4 | -28.1 | -11.6 | -5.5 | -0.4 | 3.7 | 2.1 | -2.5 | -8.3 | -16.2 | -25.5 | ' |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -6.7 | -5.1 | -1.3 | 3.4 | 6.8 | 9.8 | 12.2 | 11.6 | 7.5 | 3.8 | -1.0 | -4.5 | 3 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 33.6 | 33.6 | 42.5 | 57.2 | 56.6 | 35.9 | 14.3 | 8.5 | 12.9 | 34.8 | 37.2 | 39.0 | 406.1 |
| Euri egunak (≥ 1 mm) | 11.6 | 11.6 | 12.3 | 13.5 | 13.5 | 8.4 | 2.8 | 2.4 | 4.2 | 7.9 | 9.3 | 11.6 | 109.1 |
| Elur egunak (≥ 1 mm) | 9 | 9 | 6 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 3 | 8 | 36 |
| Eguzki orduak | 89.9 | 112 | 151.9 | 183 | 254.2 | 309 | 362.7 | 350.3 | 270 | 201.5 | 138 | 80.6 | 2503.1 |
| Hezetasuna (%) | 76 | 72 | 62 | 58 | 56 | 50 | 44 | 44 | 47 | 58 | 69 | 77 | 59.4 |
| Iturria (1): Devlet Meteoroloji İşleri Genel Müdürlüğü[1] | |||||||||||||
| Iturria (2): Weather2[2] | |||||||||||||
Historia [aldatu]
Hirian K.a. 3000. urte ingurutik bizi izan da gizakia: inguruan Kültepe merkataritza-gunea kokatu zenez, historikoki izan da merkataritza-bide nagusietako kokaleku garrantzitsu eta estrategikoa, besteak beste Zetaren Bidea igarotzen zen bertatik. Mendeetan jarraitu izan du garrantzi horrekin.
Erromatarren sasoian hiriaren izena Caesarea Cappadocia izan zen, eta Cesarea Mazaca ere esaten zioten.
Senidetutako hiriak [aldatu]
Siria Homs, Siria
Pakistan Sialkot, Pakistan
Bosnia-Herzegovina Mostar, Bosnia-Herzegovina
Alemania Krefeld, Alemania
Errusia Nalchik, Errusia
Alemania Saarbrücken, Alemania
Hego Korea Yongin, Hego Korea
Kanpo-loturak [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
Aipuaren errorea: <ref> etiketak badaude, baina ez da <references/> etiketarik aurkitu; $2