Kazakh

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 11:37, 27 urtarrila 2016
Kazakhstandar
Familia Kazakhstandarra Yurta baten barruan, 1911/1914
Biztanleak guztira
17.000.000 inguru
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
Hizkuntza
kazakhera
Erlijioa
Islama
Zerikusia duten beste giza taldeak
Turkiar herriak

Kazakhstandarrak (kazakheraz: Қазақ, errusieraz: Қазақтар) Turkiar jatorriko Erdialdeko Asiako jendea da (batez ere Kazakhstanen bizi dira, baina baita ere Uzbekistan, Txina, Errusia eta Mongoliako zenbait zonaldetan). Nortasun kazakhstandarra erdia aroan du jatorria eta 1456 eta 1465 bitarteko Kazakhstandar Kanerriak eragin handia izan zuen horretan. Garai hartan,  Janybek eta Kerey sultanen menpean zeuden hainbat tribuk Abu'l-Khayr Khan-eko Kanerritik irten zirenean.

Kazakhstandarrak Turkiar herrietako tribuen ondorengoak dira: Argyn herria, Khazariarrak, Qarluq-ak, Kipchak-ak eta Cuman-ak, eta baita Hunoak bezalako tribuak eta Europako Ekialdetik atera eta Itsaso Beltza eta Siberia arteko eremua populatu zuten Saka, Eszita eta Sarmaziarherri nomadak ere.

Kazakhstandarrak 1931-1933ko sobietar goseteak gehien pairatu zuten nazioetakoa izan zen, populazio osoaren %37a hil baitzen[1].

Kazakh hitzaren etimologia

Uste da kazakhstandarrak izen hori XV. edo XVI.mendean hasi zirela erabiltzen. Hainbat teoria daude Kazakh edo Qazaq hitzaren jatorriaren inguruan. Batzuk diote qaz aditz turkiarretik datorrela, ibili esan nahi duena, izan ere, kazakhstandarrak estepatar ibiltariak edo nomadak baitziren. Beste batzuek diote hitza prototurkiarreko khasaq hitzetik datorrela (kazhastandarrek bidaiatzeko erabiltzen zuten gurdiaren izena).

Hizkuntza

Sakontzeko, irakurri: «Kazakhera»

Kazakhera hizkuntza turkiar hzikuntza familiaren barruan kokatzen da, inguruko hainbat beste hizkuntza bezala: uzbekera, kirgizera, tartarera, uigurrera, turkiera, azerbaijanera, turkmenera, eta Europako Ekialdean, Erdialdeko Asian, Xinjiang eta Siberiako hainbat beste hizkuntza bizi eta historiko.

Kazakhera turkiar hizkuntzen familiaren barruan Kiptxak (ipar-ekialde) taldean kokatzen da. Turkiar gainerako hizkuntzen aldean, kazakheraren ezaugarri nagusiak hauek dira: /s/ren presentzia */ʃ/ proto-turkiar berreraikiaren lekuan; eta /ʃ/ren presentzia , */tʃ/ren lekuan; horrez gain, Kazakherak /dʒ/ erabiltzen du beste turkiar hizkuntzak /j/ erabiltzen duten lekuan.

Kazakherak arabiar alfabetoa erabili zuen XIX. mendean zehar, izan ere, garai hartan, eskola islamikoetan hezitako poeta multzo batek Errusiaren aurkako errebolta bultzatu zuen. Errusiak erantzun bezala eskola sekularrak ezarri zituen eta berarekin alfabeto zirilikoa inposatu zuen, nahiz eta, zenbaitetan, onarpen gutxi izan zuen. 1917an arabiar alfabetoa berriro jarri zen indarrean eskoletan eta tokiko gobernuetan.

1927an mugimendu abertzale Kazakhstandarra suspertu zen baina segituan erreprimitu zuen. Garai horretan idazkera arabiarra debekatu zuten eta latindar idazkera ezarri zen Kazakheraz idazteko alfabeto gisa. 1940an, sobietarren esku-hartzea dela eta, latindar alfabetoa kendu eta alfabeto zirilikoa ezarri zuten. Gaur egun ahaleginetan ari dira latindar alfabetora itzultzeko.

Kazakhera estatu-hizkuntza (ofiziala) da Kazakhstanen. Txinako Xinjiangeko Uigur Eskualde Autonomoan ere hitz egiten da, eta bertan arabiar idazkera oraindik mantentzen dute. Mongoliako mendebaldean (Bayan-Ölgii eta Khovd probintzietan) eta hitz egiten da.

Ahozko historia

Beren bizimodu nomada zela eta, kazakhstandarrek historiaren ahozko kontakizun epikoa mantendu dute. Herrialdea, Kazakhstandar hainbat triburen nahasketaz osatua, gai izan da jatorrizko klanen mantentzeko. Garrantzitsua da kazakhstandar batentzat bere arbola genealogikoa ezagutzea, gutxienez zazpi belaunaldi atzerago arte (şejire bezala ezaguna, arabierako shajara hitzetik datorrena eta zuhaitz esan nahi duena.

Kazakhstandarren banaketa herrialdeen arabera

Populazioa guztira : 17.000.000 inguru.

Iruditegia

Erreferentziak