Keltoi!

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:58, 15 apirila 2015
Keltoi!
Datuak
JatorriaVigo (Galizia)
Musika motaOi!
Instrumentuakgitarra
bateria
baxua
Urteak1995 - 2005 // 2010 - 20??
Taldekideak
Manu (bateria)
Dani (baxua)
Gontxu(gitarra)
Sime (ahotsa)
Xurxo (gitarra)
Facebook: KeltoiGZ MySpace: keeltoi Discogs: 1814321 Edit the value on Wikidata

Keltoi! (Zelta grekeraz) 1995ean Vigon (Galizia) sortutako Oi! musika-taldea da. Galizieraz abesten zuten eta Celtarras Celta de Vigoko jarraitzaile-taldearen lagunak ziren.

Historia

Bere lehenengo kontzertua 1996ko Dia das Letras Galegasen (Galiziar Letren eguna) eman zuten "Rass" deitutako pubean. 1997an, Oito anos de sequestros bilduman parte hartu zuten, eta urte bat beranduago, Casco vello maketa atera zuten.

Lehenengo maketa atera ondoren, Galiziatik kanpo ezagunak egin ziren eta Xixongo Oi!, Ska & Reggae Meeting-eko lehenengo edizioan parte hartu zuten. Han, Malarians, Los Milicianos, Skarface, Xenreira, Skacha eta Oi! The Arrasen mailako musika taldeekin jo zuten. Baina, Simek Dublinera joan behar izan zuen lan kontuak zirela medio, eta Keltoi! jarduerarik gabe egon zen.

2000. urteko erdialdean, Sime Galiziara itzuli eta taldearekin jotzen hasi zen berriro. Estado de sitio bilduman parte hartu zuten eta kontzertu asko eman zituzten Dropkick Murphys, Thug Murder, Frontkick eta The Real Mckenzies taldeekin.

Baina Mikele Soak eta Kino Skacha taldeekin jotzen hasi zirenez eta beste taldekideen jarduera berriak zirela-eta, taldea desegitea erabaki zuten. Agur-kontzertua 2005eko urtarrilaren 17an eman zuten, Malas Cartas eta Frontkick taldeekin, Vigoko Anoeta aretoan.

Taldekideak

  • Sime (Abeslaria)
  • Dani (Baxujolea / abeslaria)
  • Gontxu (Gitarrajolea / abeslaria)
  • Xurxo (Gitarrajolea)
  • Manu (Bateriajolea)

Lehenagoko taldekideak

  • Mikele (Gitarrajolea)
  • Joselu (Gitarrajolea / abeslaria)
  • Kino (Bateriajolea / abeslaria)
  • Adrian (Gitarrajolea)

Diskografia

Kolaborazioak

  • Oito anos de sequestros (1997) abesti bat.
  • Sonidos de la Calle. Vol. 1 (2000) abesti bat.
  • Oi! Um Grito de Uniao Vol. 3 (2000) hiru abesti.
  • Estado de sitio (2001, Janie Jones Records) bost abesti.

Kanpo loturak