Kemal Atatürk

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kemal Ataturk» orritik birbideratua)

Kemal Atatürk


1. Turkiako Presidentea

1923ko urriaren 29a - 1938ko azaroaren 10a - İsmet İnönü
Turkiako Ministroen Kontseilu Exekutiboko Presidentea

1920ko maiatzaren 3a - 1921eko urtarrilaren 24a
← baliorik ez - Fevzi Çakmak (en) Itzuli

Turkiako Lehen Ministroa

1920ko maiatzaren 3a - 1921eko urtarrilaren 24a

Turkiako Biltzar Nazional Nagusiaren kidea

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAli Rıza oğlu Mustafa
JaiotzaTesalonika, 1881
Herrialdea Otomandar Inperioa  (1881 -  1922ko azaroa)
 Turkia  (1922ko azaroa -
BizilekuaTesalonika
Şahinbey (en) Itzuli
Talde etnikoaTurkiarra
Lehen hizkuntzaturkiera
HeriotzaDolmabahçe Palace (en) Itzuli1938ko azaroaren 10a (56/57 urte)
Hobiratze lekuaAnıtkabir
Ethnography Museum of Ankara (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: zirrosia
Familia
AitaAli Rıza Efendi
AmaZübeyde Hanım
Ezkontidea(k)Latife Uşaki  (1923ko urtarrilaren 29a -  1925eko abuztuaren 5a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaOttoman Military College (en) Itzuli 1905eko urtarrilaren 11)
Monastir Military High School (en) Itzuli
(1896 -
Turkish Military Academy (en) Itzuli
(1899ko martxoaren 13a - 1902)
Hizkuntzakturkiera
Otomandar turkiera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, ofizierra, estatu-politikaria, idazlea, iraultzailea eta army officer (en) Itzuli
Lateralitateaeskuina
Altuera174 zentimetro
Lantokia(k)Ankara
Jasotako sariak
KidetzaVatan ve Hürriyet (en) Itzuli
Committee of Union and Progress (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraTurkish Land Forces (en) Itzuli
GraduaMareşal (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkak31 March Incident (en) Itzuli
Italia-Turkia Gerra
Balkanetako Gerra
Gallipoliko gudua
Caucasus campaign (en) Itzuli
Sinai and Palestine campaign (en) Itzuli
Turkiako Independentzia Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herriaren Alderdi Errepublikanoa

IMDB: nm1130855 Musicbrainz: 86eae395-572b-4d81-84b7-4aaa957b206e Discogs: 1958460 Find a Grave: 2496 Edit the value on Wikidata

Kemal Atatürk[1], jaiotza izenaz Mustafa (Tesalonika, gaurko Grezia, 1881Istanbul, 1938ko azaroaren 10), turkiar militar, politikaria eta, 1923-1938 bitartean, Turkiako lehen presidentea izan zen. Turkia modernoaren aitatzat eta hainbat erreformaren bultzatzailetzat hartzen dute.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mustafa Kemal 19. dibisioiaren buru, 1915.

Istanbulgo gerra akademian egin zituen ikasketak. 1904an atxilotu zuten, ofizial antiabsolutisten eta antiklerikalen ezkutuko elkarte bateko kide izateagatik. Balkanetako Gerran parte hartu zuen eta gero, Lehen Mundu Gerran: Otomandar Inperioko gudarostearen buru izan zen Armenian eta Sirian. Dardaneloetako defentsan nabarmendu zen, Gallipoliko guduan.

Turkia galtzaile atera ondoren, ez zuen Sevresko ituna onartu. Mehmed VI.a sultanak ingelesen alde zeraman politikari aurre egin zion. Ankarako Batzar Nagusiak lehendakari izendatuta, eta gudarostea bere alde zuela, 1922an sultana kargua uztera behartu zuen eta errepublika indarrean jarri.

Errepublikako lehendakari hautatu zuten 1923ko urriaren 29an.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atatürk behin bakarrik ezkondu zen, Latife Uşaklıgil emakume eleaniztunarekin. Europan hezia zen, eta haren familia Izmirko ontzien jabeetakoa zen.[2]

Lehen dama gisa, emakumeak emantzipatzeko mugimenduaren parte izan zen nolabait, sufragioaren alde azalduz (senarrak dekretatu zuen). Latifek bere aurpegia erakutsi zion munduari.[3] Ez zuen hiyabik erabili publikoki, baina burua basörtüsü zapiaz estali ohi zuen, eta emakume turkiarrei gauza bera egiteko gomendatu zien.

Ez zuen ezkontzako seme-alaba biologikorik izan, baina zortzi haur seme-alabatzat hartu zituen: Zehra Aylin, Sabiha (Gökçen), Rukiye (Erkin), Afet (Inan), Nebile (Bayyurt), Afife, Fikriye, Üüançay (Doanepe) eta Mustafafe. Gainera, bi haur hazi zituen bere babespean: Abdurrahim Tuncak eta Ihsan.[4]

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Turkiako tradizioan, izenek balio gehigarri ohorezkoak edo oroigarriak dituzte, identifikatzeko funtzio ohikoaz gain. Turkierazko izen bat beste hizkuntza batzuetara itzul daiteke, baina izenen forma aldatu egiten da hizkuntza batetik bestera. Atatürk-ek Mustafa jaso zuen izen gisa jaiotzean. Mustafa, Muhammad profeta islamiarraren epitetoa, izen arrunta zen une hartan. Mustafa gazteak Salonikako Eskola Militarrean ikasi zuenean, Üsküplü Mustafa Sabri Bey matematika-maisuak "Kemal" ("Perfekzioa") goitizen edo izena eman zion, ikaslearen bikaintasun akademikoagatik.[5]

Otomandar inperioa jausita, eta erregimen berriko buruzagi nagusietako bat bilakatu zelarik, 1921eko irailaren 19an, Turkiako Batzar Nazional Handiak Gazi titulua eman zion, borroka edo zauritutako beteranoa adierazten duena, indar ez-islamikoak garaitzeko erlijio kutsuarekin, eta Mariskal maila eman zion halaber Independentzia Gerran izandako lorpenengatik. Aurrerantzean, "Gazi Mustafa Kemal" izenaz zuzendu zitzaizkion ingurukoak. [6]

1934ko ekainaren 21ean, Asanblea Nazionalak deitura hereditario finkoak erregistratu eta erabiltzeko beharra dekretatu zuen, Deituren Legea proposatu eta indarrean jarri. 1934ko azaroaren 24an, Asanbleak lege berezi bat ezarri zuen Mustafa Kemali "Atatürk" deitura emateko, hots, "Turkiarren Aita"[7] [8] eta "Atatürk" deitura bakar gisa ere ezarri zen, beste inori ez zegokiona. [note 1]

Erreformak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Kemalismo»

1923an presidente izendatu zutenetik, Turkiako estatuaren erreforma soziopolitikoa abiarazi zuen: lurraldeko mugak zehaztu zituen eta Irak aske utzi zuen; kurduak eta armeniarrak gogor zapaldu zituen; estatuaren erlijio neutraltasuna aldarrikatu zuen, Korana irakasten zuten eskolak eta erlijio epaitegiak itxi zituen; sartaldeko zuzenbide zibila, egutegi gregoriotarra, pisu eta neurri sistema hamartarra eta latin alfabetoa erabilarazi zituen; azkenik, Europako motako jantziez janztera behartu zituen biztanleak.

Lehendakari zela, diktadore baten ahalmenak bereganatu zituen; 1926an heriotza zigorra ezarri zien oposizioko buruzagiei eta Cumhuriyet Halk Partisi (euskaraz: «Herriaren Alderdi Errepublikarra») alderdi politiko bakarreko erregimena finkatu. Haren agintaldian, industriak eta bide azpiegiturek aurreramendu handia izan zuten.

Fez kapela tradizionala jantzi desegokitzat jo eta gizonen ohituretatik desagerrarazteari ekin zion. Emakumeen jantziei zegokienez, halaber, beloa kentzen ahalegindu zen. Emakumeen eskubideen aldeko beste hainbat erreforma abiatu zituen: besteak beste, botoa ematekoa.

Islamaren inguruan, errepublika laikoa izateko bidean ipini zuen, baina meskitak kontrolpean mantendu eta dervishen kofradiak desegin. Alkoholaren debekua malgutu zuen.

Deiturak erabiltzera behartu zituen herritarrak (ordu arte, turkiarrek izena eta lanbidea zein izengoitia soilik erabiltzen zituzten). Horrela sortu zen harena: Atatürk (ata = "aita", türk = "turkiar"; Kemal, hau da, "perfektua", goitizena da).

Hizkuntzaren alorrean, lan handia egin zuen. Tartean, turkiera idazteko, latin alfabetoak arabiar idazkera ordezkatu zuen 1928an. Era berean, turkieran persieratik eta arabieratik jatorrizko ziren hitzak turkiar jatorrizko hitzekin ordezkatu zituen. Beste hizkuntza guztiak (kurduera, adibidez) guztiz baztertuta geratu ziren.

Horrez gain, trenbidearen sarea garatzea bultzatu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. ISBN 978-0-86356-847-3..
  3. Turgut, Pelin. (1 July 2006). «Turkey in the 21st century: The Legacy Of Mrs Ataturk» The Independent (UK).
  4. Terra Anatolia—Mustafa Kemal Atatürk (1881–1938), terra-anatolia.com. Retrieved 1 April 2015.
  5. Carl Cavanagh Hodge, Encyclopedia of the Age of Imperialism, 1800–1914, p. 393; ISBN 978-0-313-33404-7
  6. ISBN 9789754927436..
  7. Turkish Justice Department website, Article Ataturk
  8. Profile, smithsonianmag.com. Retrieved 28 March 2015.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "note", but no corresponding <references group="note"/> tag was found