Kempten (Allgäu)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kempten

 Bavaria
Kempten Panorama-CN.jpg

Kemptengo armarria

Izen ofiziala Kempten im Allgäu
Herrialdea
Estatua
Eskualdea
 Alemania
 Bavaria
Suabia
Alkatea Ulrich Netzer (CSU)
Koordenatuak 47°44′0″N 10°19′0″E / 47.73333°N 10.31667°E / 47.73333; 10.31667Koordenatuak: 47°44′0″N 10°19′0″E / 47.73333°N 10.31667°E / 47.73333; 10.31667
Kempten non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Kempten
Eremua 63,29 km2
Garaiera 674 m
Posta kodea 87401–87439
Biztanleria 62.060 bizt. (2010)
Dentsitatea 980,57 bizt./km²
Sorrera K.a. 50 urtea
Matrikula KE
http://www.kempten.de

Kempten Alemaniako Bavaria estatu federaleko hiria da, Suabia eskualdeko hiri askea. Wertach ibaiaren ertzean dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatarren garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia luzea duen hiria da izan ere K.a. 50 urtean Estrabonek jadanik aipatzen baitu zelten Kambodunon herrixka. Datu honek Alemaniako hiri zaharrena bihurtzen du. K.a. 15 urtean Druso eta Tiberio erromatarrek zelten herrixka suntsitu eta Cambodunum asentamentua eratu zuten, hurrerngo urteetan hiri erromatar baten itxura hartuz joan zena, bainetxe, foro eta tenploekin. Hasieran egurren egin zuten baina K.o. 69 urtean sute handia izan zen eta orduan harriz berreraiki zuten. Lehenengo mende hartan Retia probintziako hiriburua izan zen. 233 urtean alamaniarrek hiria erasotu eta deuseztu zuten. Erromatarrek 488 urtean alde egin zuten inguru guztia alamaniarren esku utziz.

Erdi Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

VII mendean Frankoak jabetu ziren Allgäu eskualde guztiaz. Hiritarrek matxinada bat antolatu zuten hauek aurka eta frankoek 683an beste behin suntsitu zuten Kempten. Garai hartako dokuentuetan Cambidano izenaz agertzen da. 747an Kemptengo Abatetxea fundatu zen, zeina Frankoen inperioko abatetxerik handienetakoa izatera iritsi zen. Hasierako urte haietan ordea hainbat eraso jasan zituen, hungariarren eta batez ere Augsburgeko apezpiku eta jauntxoen aldetik, eta 941ean sendoago berreraiki zuten abatetxea. 1213an Abatetxeko buruak Duke titulua eskuratu zuen eta 1525ean Kempten hiriarekiko independente bihurtu zen, bere hiri propioa eratuz. Kempten hiria 1289an bihurtu zen hiri aske.

Aro modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Germaniako Erromatar Inperio Santuak protestantismoa hartu zuen arren Kemptenek katoliko izateari eutsi nahi izan zion, honek hiri aske izaten jarraitzear esan nahi baitzuen, hiria eskuratu nahi zuten Ausburgoatrren aurrean. Hogeita Hamar Urteko Gerran indar inperialek eta sudiarren gudalosteek gogor erasotu zituzten Kempten hiria eta Abatetxea 1632 eta 1633 artean.

Napoleondar Gerren ondoren Bavariaren esku gelditu ziren hiria eta abatetxea eta 1819an hiri biek bat egin zuten.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Lorenzo basilika (Stadtpfarrkirche St. Lorenz)
  • San Mang eliza (St.-Mang-Kirche)

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kempten ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kempten (Allgäu) Aldatu lotura Wikidatan