Kenneth Boulding

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elhuyar Fundazioa (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 02:23, 27 abendua 2011
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)

Estatubatuar ekonomialaria (Liverpool, 1910 - 1993). Oxford Unibertsitateko New Collegen lortu zuen lizentziatura. 1941-1942 urteen bitartean Nazioen Elkarteko ekonomista izan zen. Eskozia, Kanada eta Estatu Batuetako hainbat erakundetako irakasle izan zen. 1949an, estatubatuar herritartasuna hartu eta handik urtebetera, Michigango Unibertsitateko Ekonomia Fakultatean sartu zen. Kuakeroa zen, eta bere bizitzaren parte handi batean nazioarteko bakearen aldeko lanetan eman zuen. 1959-1966 bitartean Michigango Unibertsitateko Gatazkak Bideratzeko Ikerketa Zentroko zuzendari izan zen. 1967-1980 urteetan eskolak eman zituen Coloradoko Unibertsitatean. Bouldingek idatzi zituen liburuen artean aipatzekoa da Maitasunaren eta izuaren ekonomia (1973).

Erreferentziak