Kenneth Grahame

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kenneth Grahame
Kenneth Grahame
Datu pertsonalak
Izen osoa Kenneth Grahame
Jaio 1859ko martxoaren 8a
Edinburgh (Eskozia)
Hil 1932ko uztailaren 6a
(73 urte)
Berkshire (Ingalaterra)
Bikotekidea(k) Elspeth Thomson

Kenneth Grahame (Edinburgh, 1859ko martxoaren 8aBerkshire, 1932ko uztailaren 6a) Eskozian jaiotako idazle ospetsua. Bere lan nagusiak The Wind in the Willows (Haizea sahatsetan) (1908), haur literaturaren klasiko handia, eta The Reluctant Dragon (1898). Biak zinemara eramanak izan dira.

Biografia

Grahame (Edinburghen jaio zen. Jaio eta gutxira ama hil zitzaion; aita, bestetik, alkoholarekin arazo handiak zituen. Azkenik, gaztea Cookhamera joan zen bizitzera, Ingalaterrako hegoaldean, Tamesis inguruan, amonaren etxera. Diru arazoak zirela eta ezin izan zuen Oxfordeko Unibertsitatera joan. Bank of Englanden (Ingalaterrako Banketxea) hasi zen lanean 1879an. Osasuna ez zuen ona eta 1903an erretiratu egin zen. Erretiro goiztiar horretan zer ikusi handia izan zuen ere bai banketxean idazleak jasandako tiroketa; onik atera zen.[1][2]

Grahame 1899an Elspeth Thomsonekin ezkondu zen baina bikotea ez zen zoriontsu izan. Seme bat izan zuten, Alastair, oso osasun kazkarrekoa hau ere bai: begi batetik ez zuen ikusten eta gaixotasun asko pairatu behar izan zuen. Azkenik, Alastairrek, hogei urte betetzera zihoanean, 1920ko maiatzaren 7an, bere buruaz beste egin zuen.[2]

Kenneth Grahame 1932an Pangbournen (Berkshire) hil zen.

Obra[3]

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kenneth Grahame