Kenneth Noland

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kenneth Noland (Asheville, Ipar Carolina, AEB, 1924ko apirilaren 10a - Port Clyde, Maine, AEB, 2010eko urtarrilaren 5a) estatubatuar pintorea izan zen. Abstrakzio postpiktorikoaren ordezkari handienetako bat zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1950ean, Morris Louis ezagutu zuen, eta, hurrengo hamarkadan, Kolore Eremuen pintura garatu zuten elkarrekin. Pintura akrilikoa erabili zuen bere lanetan, eta zirkulu zentrokideak eta forma desberdinak ikertu zituen. Shaped Canvas-en aitzindarietako bat izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]