Kenny Roberts
Wikipedia(e)tik
Kenneth Leroy Roberts, ezagunagoa Kenny Roberts gisa (Modesto, Kalifornia, AEB, 1951 -), estatubatuar moto-gidaria da.
Biografia [aldatu]
Motoziklismoko munduko txapelduna izan zen hiru aldiz (1978, 1979 eta 1980. urteetan), 500 zentimetro kubikoko mailan.
Hasiera-hasieratik gidatzeko oso modu berezia erakutsi zuen Robertsek lasterketetan; bihurguneetan, motorretik ia erabat ateratzen zen, belaunak lurra ukitzeraino okerturik. Robertsen ezaugarria zen, orobat, lasterketa irabazten zuenean zirkuitu osoari motorra gurpil baten gainean jarrita bira ematea.
Bere karreran, 31 sari nagusi irabazi zituen, 500 cc-ko mailan gehienak (22 sari); beste bi irabazi zituen 250 cc-ko mailan, eta zazpi, 750 cc-koan.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.