Kensington jauregia
Wikipedia(e)tik
Jauregiaren barnealdearen grabatua. W. H. Pynerena. 1819
Kensington Jauregia, izen bereko lorategietan, Londresen dagoen errege egoitza bat da. Bertan bizi dira erregetzako zenbait kide, Gloucesterreko dukeak eta Kenteko printzeak. Gaur egun, Diana Galesekoari buruzko erakusketa bat dago irekita publikoarentzat, hau izan baitzen bere egoitza ofiziala hil zen arte.