Kenworth

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kenworth
Datuak
Motafiliala
Jarduera sektoreaautomobilgintza
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formaAkziodunen sozietate sinplifikatua
JabeaPACCAR (en) Itzuli
Historia
Sorrera1923
SorlekuaSeattle
webgune ofiziala
Facebook: Kenworth.Truck.Co Instagram: kenworthtruckco Edit the value on Wikidata

Kenworth Estatu Batuetako kamioi handi eta ertainak ekoizten dituen konpainia da. Zehatz-mehatz, Seattleko Washington udalerrian kokatzen da egoitza nagusia. Autobusak ere ekoizten ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kenworth George T. eta Louis Gerlinger-ek sortu zuten 1912. urtean Portlanden, Oregonen (AEB). Hasiera batean, Gerlinger Motor Car Works deituriko enpresak kamioiak salerosi besterik ez zuen egiten. Gerora, 6 zilindroko motor boteretsuak zituzten kamioi propioak ekoizten hasi zen. Gersix deituriko kamioia 1915ean aurkeztu zen eta ipar mendebaldeko mendietan erabili zen, batik bat, zuhaitz moztu berriak garraiatzeko.

1916an, Gerlinger Motor Car Company Seattlera joan zen. Bertan, Edgar K. Worthington enpresaria bizi zen eta Gerlinger-ek arreta erakarri zion. Louis Gerlingerrek enpresaren zati bat salmentan jarri zuenean Worthington, Frederic Kent-ekin batera, zati hura erosi zuen. Sei zilindrotako kamioiak eraikitzen jarraitu zuten. Urte batzuk geroago, 1923an, Kentworth sortu zen Kent eta Worthington abizenak konbinatuz eta 60.000$eko kapitalaz. 1933 urtean, Kenworth gasolinako motorrak erabiltzetik diesel motakoak erabiltzera igaro zen AEBetako lehen kamioi ekoizlea bihurtu zen. Kabinadun kamioiak merkaturatzen lehenengoetarikoak izan ziren.

Modeloak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AEBetan nahiko ezagunak dira T600, T800, W900 eta T2000 modeloak.

Tamaina ertaineko modeloak hauexek dira:

  • T440 (Class 7/8)
  • T370 (Class 7)
  • T270 (Class 6)
  • T170 (Class 5)

Tamaina handikoak, berriz, ondorengoak:

  • K100/K100E/K136E
  • K184
  • L700 (orain Peterbilt 320)
  • LCF

Eskola-garraiorako autobusak

  • BU saila
  • KHC saila
  • K&W saila
  • T&C saila

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]