Ker-Xavier Roussel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Etxedun paisaia.

Ker-Xavier Roussel (Lorry-lès-Metz, Frantzia, 1867ko abenduaren 10a - L'Étang-la-Ville, Frantzia, 1944ko ekainaren 6a) frantses pintorea izan zen.

Biografia

Pierre Bonnard pintore frantsesaren eragina nabari da Rousselen lehen koadroetan. Geroago, inpresionismoaren argitasuna utzi gabe, mitologia-gaiak erabili zituen.

Paris, Helsinki, Mosku eta Kopenhageko museoetan daude ikusgai Rousselen margolanik ospetsuenak.

Lan nagusiak: Venus eta maitasuna itsasertzean, Pastorala, Bakoren lagunak, Dantza eta Tragediaren jaiotza.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ker-Xavier Roussel Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak