Kermadec Plaka

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kermadec Plakaren mapa

Kermadec Plaka mikroplaka tektoniko bat da. Bere hedadura, 0,01245 estereorradianekoa da. Australiar Plakarekin lotua dago.

Ozeano Barearen mendebaldean dago, eta Kermadec uharteak eta Zelanda Berriko Ipar uhartearen mendebaldea hartzen ditu.

Kermadec Plakak, Tonga Plaka, Pazifiko Plaka eta Australiar Plaka ditu mugakide.

Beste plakekin dituen mugak, Kermadeceko fosak Kermadec uharteen ekialdeko kostaldean eta Hikurangiko fosak Ipar uhartearen ekialdeko kostaldean eratzen ditu.

Kermadec Plaka, milioi bat urteko 2,831ºko errotazio abiaduran mugitzen da, 47º 52' ipar latitudean eta 3º 12' mendebal longitudean kokatutako polo baten arabera.