Kerobia
Wikipedia(e)tik
| Kerobia | ||
|---|---|---|
| Datuak | ||
| Jatorria | Iruñea (Nafarroa) | |
| Musika mota | Pop, Rock | |
| Urteak | 2001 - | |
| Diskoetxeak | GOR | |
| Taldekideak | ||
| Xabi Fernandez Mikel Zorrilla Alberto Isaba Mikel Isaba |
||
Kerobia euskaraz abesten duen musika taldea da. Pop-rock estiloa jorratzen du Iruñeako taldeak. 2001. urte amaieran jaio zen. Maketa bat badauka, 2003 urtean kaleratua, eta lau disko ditu: Kerobia (2004), Rose Escargot (2006), Materia organikoa eta gainerakoak (2008) eta Papera eta kartoia (2009).
Eduki-taula |
[aldatu] Taldekideak
Hauek dira 4 taldekideen izenak:
- Xabi Fernandez (ahotsa eta kitarra)
- Mikel Zorrilla (Bateria)
- Alberto Isaba (Baxua)
- Mikel Isaba (Teklak)
[aldatu] Taldearen historia
Kerobia 2001eko abenduan jaio zen Xabi Fernandez, Mikel Zorrilla eta German San Martin elkartzerakoan. 2003. urteko martxoa arte hirukote bezala konposatu zituzten abestiak, baina orduan Karlos Ortiz baxujolea batu zitzaien. Urte horretan bertan grabatu zuten maketa eta Euskadi Gazteko maketa lehiaketako garaile izan ziren.
2004. urtean Kerobiak bere lehen lan luzea atera zuen, Kerobia izenekoa. Gor zigilupean egin zuten eta Euskal Herri osoan harrera oso ona izan zuen. Urtebete osoz lana taula gainean defendatzen egon ondoren, bigarren lana prestatzen hasi ziren. Orduan, Karlos Ortizek taldea utzi eta Alberto Isabak hartu zuen baxua jotzearen ardura. Laukote berri honekin ekin zioten bigarren diskoa prestatzeari.
Bigarren diskoak Rose Escargot izena du eta 2006. urtean kaleratu zen, Gor zigilupean hau ere. Disko honekin lortu zuen taldeak Euskal Herriko pop eskaintzaren barruan sendotzea, bere estilo pertsonal eta landuarekin.
Osotara 100 kontzertu baino gehiago eman ondoren, hirugarren diskoaren prestakuntzari ekin zioten. Taldeak 2008ko apirilaren 15ean argitaratutako agiri baten esan zuenez[1], taldeak SGAEren parte izateari utzi eta hurrengo lanak ekoizpen propioan oinarrituta izango ziren, Interneten webgunearen bitartez eskuragarri utziz.
Honenbestez, 2008ko apirilaren 29an webgunean doan deskargatzeko moduan aurkeztu zuten Materia organikoa eta gainerakoak, beraien hirugarren diskoa, trilogia baten parte izango dena. Lan honetarako German San Martinek taldea utzi zuen eta Mikel Isaba da orain teklatu jolea.
[aldatu] Diskografia
- Maketa (2003)
- Zauriz betetako ura
- Denbora
- Gainezka
- Itsasoa
- Paradisua
- Astelehena
- Ertzetik
- Hutsunean
- Kerobia (2004, GOR)
- Belarrira Esan
- Oihukatu
- Zuen Tragediak
- Itsasoa
- Paradisua
- Maiatzak 6; ezinegona, Maiatzak 7; beldurra, Maiatzak 8; zurekin nago, ez dago beldurrik
- Garuna eta Gorputza
- Ertzetik
- Denbora
- Zenbait gela betetzeko, zorionaz zuretzako
- Rose Escargot (2006, GOR)
- Isburt
- Rose
- Esnatu naiz
- Maite zaitut, Tina
- Rose II
- Buruerahileen farola
- Izan ere
- Grabitatea, oxigenoa, maitasuna eta gure existentziarako beste zenbait baldintza
- Rose III (egunsenti berri baten epilogoa)
- Hiri ikusezinak
- +
- Materia organikoa eta gainerakoak (2008)
- Asteroideen antzokian artista eraila
- aurkitu dute
- eta telefono gorrian
- mezu bat zuretzako
- 'Gauza sinesgaitzak ikusi ditut han kanpoan'
- Papera eta kartoia (2009)
- Oreka ezina zen indibiduo baten azken pentsamenduak
- Le monde est crue et j'ai été un connard
- Gris, triste, zoriontsu egun bat
- Nondik irtetzen da barrura
- Horma txurira hil da
- Esaldi sinple bat galdera handiegirako

