Kesha

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kesha
Kesha Austrian 2010eko abenduan.
Kesha Austrian 2010eko abenduan.
Datuak
Jaiotza herria Los Angeles, Kalifornia, AEB
Jaiotza data 1987ko martxoaren 1a (27 urte)
Musika mota Elektropop, Dance-pop
Tresnak Pianoa, gitarra
Urteak 2005-egun
Webgunea http://www.keshaparty.com/

Kesha Rose Sebert (Kesha edo Ke$ha izenez ezaguna; /ˈkɛʃə/) pop-abeslari, rapper eta musikagile amerikarra da. 2005. urtean, hemezortzi urte zituela, Dr. Luke ekoizlearen disketxeak eta publizitate enpresak lehenbiziko kontratatua eskaini zion. Ordutik, hainbat abeslari ospetsuren atzeko ahotsak egin eta abestiak idazteari ekin zion. 2009an azkenik, ospea iritsi zen Flo Rida rapperraren "Right Round" abestia grabatu ostean. Arrakasta honi esker, abuztuan, mundu osoan zehar bere izena zabaldu zuen "Tik Tok" abestia kaleratu zuen. Kanta honek, guztira, hamaika herrialdetako musika-zerrendetako lehen postua eskuratu zuen eta AEBn bederatzi astez jarraian mantendu zen gorengo postuan; gaur egundaino, gailurrean denbora gehien iraun duen XXI. mendeko abestia da.

Abeslariaren lehen albuma urte bat beranduago kaleratu zen, Animal izenekoa, eta guztira, bi milioi album saldu ditu. Animal albumeko hiru singlek, "Tik Tok", "Your Love Is My Drug" eta "Take It Off"-ek hain zuzen, musika-zerrendetako top 10 askotan sartzea lortu dute. Azaroan, bestalde, lehenbiziko albumaren Cannibal luzapena kaleratu zen eta argitaratutako azken lana, "We R Who We R" single-burua da [1].

Kesharen arabera, bere musikan eragin nabarmena izan duten artisten artean, Madonna, Debbie Harry, Queen, Johnny Cash, Aaron Neville, Bob Dylan eta Beastie Boys daude. Bere berezitasun nagusia, rapperrek darabilten spoken worda dance-pop musikan txertatzean datza. Azkenik, aipatzekoa da abeslariaren festa-neska desfasatu itxura eta autotune ahotsa biziki kritikatuak izan direla. Dena den, bi "berezitasun" hauei esker, Cannibal luzapenak aldeko kritikak jaso ditu.

Haurtzaroa eta Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kesha Rose Sebert Los Angelesen jaio zen 1987. urtean. Bere amak, Pebe Sebert izeneko konpositore, guraso bakar eta abeslariak, diru arazoak zeuzkan garai hartan eta familia gizarte laguntzari esker bizi zen. Dirua irabaztearren, amak, taberna txikiko agertoki batean egiten zuen lan gauetan eta bere seme-alabak taula gainean zegoen bitartean zaintzen zituen [2].

Azkenik, Pebek lan egonkor bat lortu zuen Tennesseeko Nashville hirian eta familia guztia bertara joan zen bizitzera 1991ean. Nashvillen hazi ziren Kesha eta bere bi nebak. Ama bere haurren arduradun bakarra zenez, denbora asko pasatzen zuen beraiekin eta askotan, lan egiten zuen estudiora ere eramaten zituen. Estudio horretan, amak abesten eta kantak idazten irakatsi zion Keshari. Dena den, abeslaria telebistan atera zen lehenbiziko aldia, ez zen musikaren erruz izan; hain zuzen, Sebertarrak, Paris Hilton eta Nicole Richieren The Simple Life telesaileko saio batean agertu ziren. Bertan, Keshak, AEBetako ospetsuetan ospetsuena den Paris ezagutzeko aukera izan zuela [3][4].

Abeslariak Brentwood High Schoolen ikasi zuen eta, ustez, SAT frogan nota ona atera zuen arren, hamazazpi urtekin eskola utzi zuen. The Simple Life telesailean atera ondoren, amak alabaren demo bat bidali zion Samantha Cox, eta honek, Dr. Luke eta Max Martin ekoizleei. Azken hauek kontratu bat eskaini zioten Keshari eta 2005ean, abeslaria bere ibilbide musikala hasteko Los Angeles hirira joan zen bizitzera. Dr. Lukek ondorengoa esan zuen lehen demo horri buruz:

« [Bere lehen demoa] bikain abestua zegoen, berak idatzitako country estiloko balada bat zen eta Kesharen musika beste norabide batetik joan zitekeela uste izan nuen. Bigarren demoa, aldiz, trip hop abesti beldurgarria zen. Hala ere, bukaera aldean, Keshak estiloa aldatu eta minutu batez zera rappeatzen zuen: "I'm a white girl/From the 'Ville/Nashville, bitch. Uhh. Uhhhhh." Orduan, 'Neska honen nortasuna gustatzen zait' pentsatu nuen. Ehunka abesti entzuten ari zaren bitartean, hain zuzen, horrelako lotsagabekeriak eta ausardia deigarri gertatzen zaizkizu [5].  »

Ibilbide Musikala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005-2009: Hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009-: Animal eta Cannibal[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012-: Warrior[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itxura eta Berezitasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Kesharen diskografia

Tourrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albumak
EPak
Singleak
Parte-hartutako singleak

Sari eta sari-proposamenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Proposatutako lana Ekitaldia Saria Emaitza
2010 Bera American Music Awards [6] Urteko Artista Proposatua
Emakumezko Artista Gogokoena Proposatua
MTV Europe Music Awards [7] Artista Berri Onena Irabazlea
Push Emanaldi Onena Proposatua
MTV Video Music Awards [8] Artista Berri Onena Proposatua
"Tik Tok" Emakumezko baten Bideo Onena Proposatua
Pop Bideo Onena Proposatua
"My First Kiss" Parte-hartze Onena Proposatua
"Tik Tok" MuchMusic Video Awards [9] Nazioarteko Urteko Bideoa - Artista Proposatua
UR FAVE: Nazioarteko Bideoa Proposatua
Bera People's Choice Awards [10] Ezusteko Artista Gogokoena
?
Pop Artista Gogokoena
?
"Your Love is My Drug" Abesti Gogokoena
?
Bera Teen Choice Awards [11] Choice Music: Emakumezko Artista Proposatua
Choice Music: Ezusteko Artista - Emakumezkoa Proposatua
Choice Summer Music Star: Emakumezkoa Proposatua
Animal Choice Music: Pop-albuma Proposatua
"Your Love Is My Drug" Choice Music: Singlea Proposatua
Choice Summer Music: Abestia Proposatua
Bera World Music Awards [12] Artista Berri Onena Proposatua

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kesha Aldatu lotura Wikidatan

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]