Kevin Jonas
Kevin Jonas (New Jersey, 1987ko azaroaren 5a - ) Jonas Brothers taldean koroak abestu eta gitarra jotzen du. Taldeko nagusiena da.
Bizitza pertsonala [aldatu]
Paul Kevin Jonas II (Kevin Jonas izenez ezaguna) Denisse-ren (etxeko andrea) eta Paul Kevin Jonas-en (Musika produktorea) semea da. Anaietan zaharrena da (Joseph, Nicholas eta Frankie). 2009ko abenduaren 19an ezkondu zen "Danielle Deleasa"-rekin. Bandako gitarrista da.
Jonas Brothers [aldatu]
2006an beraien lehenengo diskoa grabatu zuten It's about time. Urte bat geroago Jonas Brothers izeneko diskoa atera zuten, 2007ko abuztuaren 7an kaleratu zen. 2008ko abuztuaren 12an beren hirugarren diskoa A little bit longer kaleratu zuten.
2008ko ekainaren 20an Camp Rock estreinatu zen, beraien lehenengo filma. 2009ko ekainaren 16an beren azkenengo diskoa atera zuten Lines, Vines and Trying Times. Azkenengo honek arrakasta handia izan du eta munduko leku askotan salmentetan lehenengo postua lortu du.
2009ko maiatzaren 2an beraien seriea J.O.N.A.S. estreinatu zuten, Disney Channel-en ikusgai.
| Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |