Key Largo (filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Key Largo
Datuak
Jatorrizko izenburua Key Largo
Izenburua euskaraz Largo itsasmuturra
Urtea 1948
Estreinaldia 1948ko uztailaren 16a
Generoa zinema beltza, suspensea
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 101 minutu
Aurrekontua 8.125.000 dolar
Banatzailea Warner Bros.
Zuzendaria
John Huston
Ekoizleak
Jerry Wald
Gidoilariak
Richard Brooks
John Huston
Maxwell Anderson idazlearen Key Largo antzerkilanean oinarritua
Aktoreak
Humphrey Bogart
Lauren Bacall
Edward G. Robinson
Claire Trevor
Musikagileak
Max Steiner
Argazkilariak
Karl Freund
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa

Key Largo (euskaraz Largo lurmuturra) 1948ko John Huston estatubatuar zinema zuzendariaren zinema beltzeko filma bat da. Maxwell Anderson idazlearen Key Largo antzerkilanaren zinemarako egokitzapena da. Bertan, Humphrey Bogart, Lauren Bacall, Edward G. Robinson eta Claire Trevor aktoreek antzeztu zuten.

Filmak Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Claire Trevor) irabazi zuen, gainbeheran dagoen abeslaria eta Johnny Rocco mafiosoaren neskalaguna antzezteagatik.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Key Largo filmak AEBtako Florida estatuko hegoaldeko muturrean dauden Key Largo uharteetako Largo hotelean ekaitz baten erruz ostatu hartu duten gangster arriskutsu baten egonaldi oldarkorra kontatzen du. Hai garai zaharreko gangsterren erregea zen Johnny Rocco (Edward G. Robinson) legearengandik ezkutatu eta tokiaren jaun eta jabe egingo da, Kubara eramango duen ontziaren zain dagoen bitartean hoteleko jabea den Nora Temple (Lauren Bacall) eta aitaginarreba zahar-helbarritua (Lionel Barrymore), bai eta Frank McCloud (Humphrey Bogart) Bigarren Mundu Gerrako beteranoa bere agindupeko gizonek pistola bidez bahitu egingo dituelarik. McCloud Rocco ankerrari aurre egin diezaioken bakarra da. Baina gerraosteko munduaren errealitatearekin aurrez-aurre topo egiteak armadako ofizial-ohia itxarongabetu du, berriz ere borroka egiteko gogorik ez duela dirudielarik.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]