Keynesiar Ekonomia Berria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Keynesiar Ekonomia Berria edo Keynesianismo Berria pentsamendu ekonomikoaren eskola bat da, mikroekonomiako oinarriak keynesiar ekonomiari gehitzea bilatzen duena. Makroekonomia Klasiko Berria delakoaren jarraitzaileek Keynesiar makroekonomiari egindako kritikei erantzuteko garatu zen.

David Colanderren arabera, prezioen malgutasunaren eta soldaten kezka neoklasikoa eta neokeynesianoa garrantzirik gabekoa da keynesianismo berriarentzat. Horren tokian, koordinazio instituzionalaren hutsuneetan edo sistematikan eta faktore eta elementu ekonomikoen elkarrekiko menpekotasunean kontzentratzen da. Horrek oreka-puntu ezberdinen aitortzara eramaten gaitu, eztabaida makroekonomikoaren oinarria aldatuz.