Khaled

Wikipedia, Entziklopedia askea
Khaled, bere jaioterri Oranen abesten, 2011n.

Khaled Hadj Ibrahimarabieraz: خالد حاج إبراهيم‎‎— (Oran, Aljeria, 1960ko otsailaren 29a) egile abeslaria da. Idolotzat dute bere jaioterrian, baina zenbait urtez ezin izan zuen han abestu, Islamaren Salbaziorako Fronteak mehatxupean izan zuelako bere kanten letrengatik. Arabiar musika egiten du gehienbat, baina jatorri desberdineko erritmoekin uztartuta. Raï izenez (bere ama hizkuntzan, «iritzia») ezagutzen den musikaren sortzailea da. Orango tradizioan emakumeek kantatzen duten musikan errotuta dago estilo hori. Lan aipagarrienen artean ditu: Le Camel, Hada Raykoum Khaled, (1992), N'ssi n'ssi (1993) eta Sahra (1996).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Khaled Aldatu lotura Wikidatan