Khand

Wikipedia, Entziklopedia askea

Khand, Tolkienen legendariumean, Mordorren hegoekialdean eta Haradetik ekialdera dagoen lurraldea da. Bertako biztanleak, Variagak dira.

Khand edo bere herriari buruz ez da askorik ezagutzen, baina dirudienez, Rohanen nahiko antzekoa zen: Variagak, zaldizkoen herri bat zen.

Khand, Mordorren eraginpean erori zen, eta zaldiez hornitu zuten, eta bi alditan sartu zen Gondorren historian: lehena, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1944. urtean, Aurigekin batera, Gondor eraso zutenean, eta, ondoren, Eraztunaren Gerran, Pelennorreko Zelaietan borrokatu eta hil zirenean. Zehazki adierazia ez dagoen arren, litekeena da Gondorren eraginpean erori izana Eguzkiaren Laugarren Aroa eta etsaitsuak izateari utzi izana.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]